saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Laguntza programa: Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua

Programa honen bide gauza bi egin daitezke:

  1. Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua sortu, zergen arloko erregistro-liburuen inguruko betebeharrak arautu dituen 205/2008 Foru Dekretuko V. tituluan ezarritakoarekin bat etorriz.
  2. 140 eredua aurkeztu (hau egiteko modu bakarra izango da, gainera); hala ere, zergapekoak beste programa bat erabil dezake datuak Ogasun eta Finantza Sailak emandako programara inportatzeko.

Programak datu hauek behar ditu:

  1. Zergapekoaren eta zerga-ekitaldiaren datuak.
  2. Zergapekoaren jarduera ekonomikoei buruzko datuak.
  3. Zergapekoak egindako eragiketa ekonomikoei buruzko datu zehatzak; datuok programako bost kapituluetan erregistratu behar dira.

Programak liburu bat baino gehiago sortzeko aukera ematen du (zenbat zergapeko, hainbat liburu), baina zergapeko bakoitzak liburu bat bakarrik eduki dezake ekitaldiko. Zergapeko bakoitzaren liburuan beraren jarduera ekonomiko guztietan egindako eragiketa ekonomiko guztien datuak ezarri behar dira.

Modulu bat sartuko da, erregistro-liburuan bete beharreko datuak laguntza-programan modu automatizatuan sartzea eta 140 eredu berriaren aurkezpen telematikoa erraztuko duena.

Laguntza programaren funtzionamendua: ohar orokorrak (457 KB)


Itzuli