Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Irabazizkoak ez diren erakundeak dira jasotzen dituzten baliabideak erabiltzaileentzako ondasun eta zerbitzu bihurtzeko jarduerak egiten dituzten erakunde publikoak edo pribatuak. Hau da, herri-administrazioak egin ohi zituen interes orokorreko jarduerak ordezkatzen dituzten erakundeak dira; beraz, erakundeok ez dute inoiz irazteko asmorik izango.
Tributuak direla eta, elkarte mota bi bereizten ditugu:
1) Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, zerga araubide berezia direla eta (FA 4/2019)
Elkarte bat onura publikokotzat jotzeko, erakunde horrek bete egin behar ditu elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoko 32. artikuluan ezartzen diren baldintzak. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Eusko Jaurlaritzari dagokio elkarte bat erakunde onura publikokotzat jotzeko eskumena.
2) Salbuespen partziala duten erakundeak (Sozietateen gaineko Zergari buruzko 11/2013 FA 12.2. artikulua) :
Mezenasgoari emandako zerga-pizgarriak
4/2019 Foru-Arauko III Tituluak, zehazten du erakunde hartu behar diren mezenasgoaren onuraduntzat foru-arau honen ondorioetarako, baita ere dohaintzen eta ekarpenen zerga araubidea eta dohaintzetako eta ekarpenetako eraginkortasunaren justifikazioaren beharrak.
Irabazteko asmorik gabeko entitateetako araubidea
Kontzepu eta ohiko galderak
Arautegia