Kenkeria aplika daiteke baldin eta zergadunarekin bizi bada urte natural osoan eten gabe, hala ez bada, kenkaria aplikatu ahal izateko ezinbestekoa da zergadunak ordaintzea aurrekoa urte natural osoan bizi den egoitzaren gastuak.
Aurreko ahaideak maila bereko ondorengo batzuekin bizi denean, kenkaria zati berdinetan hainbanatu eta aplikatuko da ondorengo bakoitzeko. Ahaidetasun-maila desberdina duten ondorengoekin bizi diren aurrekoen kasuan, maila gertueneko ondorengoek bakarrik izango dute kenkaria egiteko eskubidea, eta zati berdinetan hainbanatu eta aplikatuko da haien artean. Kasuan kasuko zergaldian ondorengoen artean inork ez badu lortzen lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako urteko errentarik, salbuetsiak kanpoan utzita, maila urruneneko ondorengoek izango dute kenkaria aplikatzeko aukera.
Aurreko ahaideak egoitzetan bizi badira, kenkaria mailarik gertueneko ondorengoek egingo dute, baldin eta, beharrezko faktura aurkeztuta, frogaturik uzten badute aurreko ahaidearen egoitzako egonaldi-gastuak eurek ordaindu dituztela. Gastu horiek maila bereko ondorengo batek baino gehiagok ordaindu badituzte, kenkaria zati berdinetan hainbanatu eta aplikatuko da haien artean.
81 artikulua, abenduaren 5eko 13/2013 Foru-Araua , PFEZ (552 KB)