Familia-unitatea eta baterako zerga-ordainketa

Familia unitateko kideak:

1. Legez banandu gabeko ezkontzak edo izatezko bikoteak

Ezkontideak edo izatezko bikoteko kideak eta, halakorik badago, seme-alabak eta harreran dauden adingabeak (*).

2. Guraso bakarreko familiak

Guraso, adoptatzaile edo harreragile bakarra (adibidez, aita edo ama alarguna, edo beste gurasorik ez duen ama edo aita ezkongabea) eta seme-alabak eta harreran dauden adingabeak (*).

3. Genero-indarkeriagatiko edo etxeko indarkeriagatiko zaintza, edo guraso-ahal esklusiboa

Zergaduna edo zergadunak eta genero-indarkeriagatik edo etxeko indarkeriagatik zaintza esleitu zaien edo guraso-ahal esklusiboa esleitu zaien seme-alabak eta harreran dauden adingabeak (*), arautegian ezartzen den moduan egiaztatuta.

Kasu honetan ez da eskatzen mendekotasun ekonomiko esklusiboa.

4. Legez bananduak, ezkontza-loturarik edo izatezko bikote-loturarik gabeak, edo ebazpen judizialarekin

Guraso, adoptatzaile edo harreragilea eta harekiko mendekotasun ekonomiko esklusiboa duten seme-alabak eta harreran dauden adingabeak (*). Bi gurasoek mantenuan laguntzen dutela presumitzen da, kontrako frogarik ezean.

o Zaintza esklusiboa: kasu guztietan ulertzen da mantenu esklusiboa dagoela jasotzen diren mantenurako urtekoak hilean 235 € edo gutxiago badira seme-alaba bakoitzeko. Gehiago badira, lehentasunez, hauekin egiaztatu daiteke: mantenurako urtekoak ez ordaintzeagatiko demanda judiziala, mantenuan parte hartzen ez duen gurasoaren zinpeko adierazpena edo mantenua jasotzen ez duen gurasoaren zinpeko adierazpena (betiere beste gurasoak ondorengoengatiko kenkaria inolako zenbatekotan aplikatzen ez badu).

o Zaintza partekatua: mantenu esklusiboa gurasoetako batek bizikidetzaren ohiko gastuak ordaintzeko betebeharra betetzen ez duenean baino ez dago, eta hori demanda judiziala aurkeztuz egiaztatu behar da.

(*) Familia-unitatean sar daitezkeen seme-alabak eta adingabeak:

o Seme-alaba adingabeak, gurasoen baimenarekin independente bizi direnak izan ezik.

o Ordezkaritza-ahalmenak dituen kuradoretzapean dauden seme-alaba adindunak, betiere kuradoretza gurasoek edo adoptatzaileek gauzatzen badute.

o Harrera iraunkorrean edo adopzio-helburuko zaintzan dauden adingabeak, adingabeak babesteko eskumena duen Erakunde Publikoaren aurrean formalizatuta.

Gainera:

  •  Inor ezin da bi familia-unitatetako kide izan aldi berean.
  • Familia-unitateko kideak urte bakoitzeko abenduaren 31ko egoeraren arabera zehazten dira
  • Urte bakoitzaren abenduaren 31n familia-unitate bateko kideak zeintzuk diren zehazten da, heriotzaren kasuan izan ezik; kasu horretan, familia-unitateko kideren bat hiltzen bada, familia-unitateko gainerako kideek baterako tributazioa aukeratu ahal izango dute, eta haien autolikidazioan sartuko dituzte hildakoaren errentak.
  • Urtero tributazio-aukera hauta daiteke, banakakoa edo baterakoa (Aitorpenak familia unitateko kide guztiak hartu behar ditu). Aukera hori:
    • aitorpena aurkezteko azken egunera arte alda daiteke,
    • edo itzulketa jasotzen den egunera arte, lehenagokoa bada.
  • Zergadunek ez badute dagokion aitorpena aurkeztu, tributazio-aukera banakakoa dela ulertuko da.
  • Borondatezko aitorpen-aldi hori amaitu ondoren, egindako aukera aldatu ahal izango da, behin bakarrik, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez zuzenketa-idazki bat aurkeztuz, betiere zerga-administrazioak ez badu egin zerga-betebeharraren elementu guztiak edo batzuk aitortzeko, erregularizatzeko, egiaztatzeko, ikuskatzeko, segurtatzeko edo likidatzeko ekintzaren bat, zergapekoaren ezagutza formalarekin egina.

 

 

Arautegia

13/2013 Foru Araua, 97., 98. eta 99. artikuluak

PFEZA 78. artikulua


Itzuli