Errekarguak eta berandutza interesak

Errekargua aitorpena arauan ezarritako epealditik kanpo aurkezteagatik zergapekoei aplikatzen zaien prestazio gehigarria da.

Ordainarazpen-aldiko errekarguak kalkulatzeko oinarria zerga kuota edo konturako ordainketa eragiten duen kopurua da; bi errekargu mota daude:

  • Ordainarazpen-errekargua, %5ekoa; berez sortzen da eta ordainarazpen-aldia hasten denean eska daiteke. 25-07-01etik aurrera hasten diren zorren kasuan, ordainketa osoa epe horretako lehen hiru egun baliodunetan egiten bada, errekargua % 0,5ekoa izango da.
  • Premiamendu-errekargua, %20koa; premiamendu-probidentzia jakinarazi ondoren eskatzen da, zorra ordaintzeko ezarritako epealdi berezia (hilabete) pasatutakoan.

Berandutze-korritua ZFAOn ezarritako epealdian ez ordaintzeagatik edo bidegabe itzulitako kopurua kobratzeagatik zergapekoei aplikatzen zaien prestazio gehigarria da, aurretiazko errekerimendurik gabe eta tributu-zorra amaitu eta hurrengo sei hilabeteetan osorik ordainduta aurkeztutako autolikidazioen kasuan izan ezik.

Berandutze-interesa diruaren legezko interesa izango da, interes hori eska daitekeen aldian zehar indarrean dagoena, % 25 gehituta.

ZFAO 2/2005, 26 – 28 bitarteko artikuluak eta 60.3 artikulua (710 KB)


Itzuli