Jardueraren hasiera: Alta enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen zentsuan

Jardueraren hasiera: Alta enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen zentsuan.

  1. Enpresa-jarduerak edo lanbide-jarduerak Bizkaian egiten edo egingo dituzten pertsonek eta entitateek, bai eta atxikipena aplikatu behar zaien etekinak lortzen dituztenek ere, zentsu-aitorpenak aurkeztu behar dizkiote Bizkaiko Foru Aldundiari, baldin eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan badute edo, ez eduki arren, honako aitorpen edo autolikidazio hauetako bat aurkeztu behar badiote:
  •  Atxikipenen eta konturako sarreren aitorpena.
  •  Sozietateen gaineko zergaren autolikidazioa.
  •  Balio Erantsiaren gaineko zergaren autolikidazioa.
  •  Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren aitorpena. Dena dela, nahiz eta aitorpen hori aurkeztu beharrik ez izan, zerga horretatik salbuetsita daudelako, aitorpen hori aurkeztu beharko dute, jarduera egiteko lokalen bat badute Bizkaian.
  •  Zerbitzu digital batzuen gaineko zergaren aitorpena.
  1. Betebehar bera izango dute nortasun juridikoa duten edo ez duten entitateetako kideek, errentak eratxikitzeko araubidean, baldin eta egoitza fiskala Bizkaiko Lurralde Historikoan badute eta egoitza fiskala lurralde horretatik kanpo duen erakunde baten bidez jarduten badute.
     

5.art. BFA 205/2008 FD, abenduaren 22koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetzen dituen Araudia onesten dueña(344 KB)

TRAMITEAK

  • 036 eredu bakarra beteko du, eta 3. orrialdearen eta 3. eranskinaren behar besteko ale (eskumako zutabea begiratu), kontuan hartuta ea jarduera bakarra den edo jarduera ezberdin batzuk diren, edo egiten ari zen jarduera bererako lokal bat edo gehiago zabaldu diren.
  • Alta EJZn: ez du 840 eredua (EJZn alta ematekoa) aurkeztu beharko, salbu eta ekonomia-jardueren gaineko zergari lotuta badago eta zerga ordaintzetik salbuetsita ez badago.EJZtik salbuetsita egongo dira besteak beste: Jarduera egiten hasten diren subjektu pasiboak, jarduera egiten duten lehenengo bi zergaldietan.2 milioi eurotik beherako urteko eragiketa-bolumena duten subjektu pasiboak. Aldaketak (beste epigrafe batean alta ematea, helbidea aldatzea, etab.) edo baja zentsuan.

 


Itzuli