Ohiko etxebizitza alokairua

Bi kenkari hauetako bat aplikatu ahal dute:

  1. Zergaldian alogeragatik ordaindutako kopuruaren %20, urtean 1.600 euro gehienez.
  2. Zergaldian alogeragatik ordaindutako kopuruaren %35, urtean 2.800 euro gehienez:
    • Familia ugariko titularrak
    • Guraso bakarreko familiak
    • 36 urtetik beherakoak
    • % 65eko desgaitasuna edo handiagoa duten zergadunak edo mendekotasun-graduren bat aitortuta dutenak, eta bizikideak
    • Etxeko indarkeriaren edo genero-indarkeriaren biktimak
    • Familia-unitateak, baldin eta horien ondorengoak, adingabeak edo kuradoretzapean dauden adinekoak edo adopziorako hartutako adingabeak badira, eta horien zaintza etxeko indarkeriagatik edo genero-indarkeriagatik esleitzen bazaio.

Epaileak erabaki badu zergadunak ordaindu behar duela familiaren etxebizitzaren alogera oso-osorik, ordaindutako kopuruaren dogokiona (%20 edo %35), urtean 1.600 edo 2.800 euro gehienez. Betebehar hori zergadun biei badagokie, kenkaria haien artean lainduko da eta bakoitzaren autolikidazioan aplikatuko da dagokion proportzioan.

Ordaindutako zenbatekoari kendu egin beharko zaio zergadunak etxearen alokairurako jasotako diru-laguntzen zenbatekoa, zeinak salbuetsirik egongo baitira zerga honen arautegi erregulatzailearen arabera.

Baterako zerga-ordainketa. Pertsona bat baino gehiago badira, batzuk 36 urtetik beherakoak eta beste batzuk adin horretatik gorakoak, %35eko portzentaia eta 2.800 eurotako muga aplikatuko dira eta.

Arautegi aplikagarria:

13/2013 FAko 86 art. (616 KB)