Helbide fiskala Bizkaian duten pertsona fisikoak etaZentsuan altan dago

Egoitza fiskala Bizkaiko lurraldean duen pertsona fisikoa, lehendik ere erroldan alta emana baduena eta aldarazpenen bat egin nahi duena (beste jarduera edota lokal baten edo batzuen alta).

036 eredua bete beharko du, eta eredu horrek, kasu horretarako egokitzen denez, behar besteko 3. orrialde eta 3. eranskin edukiko ditu (ikus eskuineko zutabea), betiere jarduera ezberdin bat edo batzuk izatearen edo interesatua lehendik burutzen ari zen jarduera berberari doa(z)kion lokal baten edo batzuen irekiera izatearen arabera.

Alta JEZn: ez du nahitaez 840 eredurik aurkeztu beharko (Alta JEZ, salbu eta jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagokionez beroni loturik eta salbuetsi barik dagoenean.

Ondoko hauek, besteak veste, JEZ ordaintzetik salbuetsirik egongo dira:

  • Beren jardueraren egikaritzea jarduera hau gauzatzen den lehenengo bi zergaldietan zehar abiarazten duten subjektu pasiboak.
  • 2 milioi eurotik beherako eragiketa-bolumena duten subjektu pasiboak.
  • Onura publikoaren deklarazioa duten fundazioak eta elkarteak, irabazizkoak ez diren erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoari emandako zerga-pizgarriei buruzko otsailaren 24ko 2004/1 Foru Arauan aipatzen direnak, beren xede soziala edo helburu berezia betetze aldera garatzen dituzten ustiategi ekonomikoei dagokienez.
  • Onura publiko eta gizarte-ekimeneko kooperatibak, beren xede soziala edo helburu berezia betetze aldera garatzen dituzten ustiategi ekonomikoei dagokienez.

2/1992 Foru Dekretu Arau-Emailea, martxoaren 17koa, Ekonomi Ihardueren gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 6/1989 Foru Arauaren Testu Bategina onesten duena (59,8 KB)