Zergapean egongo dira notario eskriturak, aktak eta lekukotzat, foru arau honen 43. eta 44. artikuluetan ezarritako eran.
Notarioen eskrituren eta akten jatorrizkoak eta kopiak, bai eta lekukotzak ere, folioko 0,15 euro (Kuota finkoa) balio duen paper tinbredunean emango dira beti. Kopia bakunak ez dira zergapean egongo.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa emaile beraren izenean ematen den bigarren kopiari eta ondoren ematen direnei aplikatuko zaie.
Notarioen eskrituren eta akten lehenengo kopiek (Kuota graduala) %0,50eko karga-tasa ordainduko dute, egintza edo kontratu horiei dagokienez, honako baldintza hauek betetzen direnean:
Oharra*:
(*) Espainiako Patente eta Marga Bulegoari egindako aipamena kendu da, lotura puntua kontuan hartuta, ez baikara likidazioa egiteko eskudunak, bulegoa Madrilen kokaturik baitago.Edukitzaren
Lekualdaketarik gabeko Bahi eta Higikorren Hipotekaren Erregistroari egindako aipamena kendu da, zamari loturik egon arren, erregistro hori Ondasun Higigarrien Erregistroaren barruan sarturik dagoelako.