Salbuespenak eta gaindikinen araubidea

Egoitza BLHn duen pertsona, atzerrira lanean doana

Egoitza Bizkaian duten langileak, atzerrian lan zehatz batzuk egiten dituztenak: aplika daitezkeen gutxipenak edo salbuespenak.

  • Baldin eta atzerriko egonaldia 9 hilabetetik beherakoa bada, beharkizun jakin batzuk betez gero, PFEZri buruzko Foru Arauaren 9.17. artikuluan jasotzen den salbuespenari heltzeko aukera dago.
  • Baldin eta atzerriko egonaldia 9 hilabetetik gorakoa bada, beharkizun jakin batzuk betez gero, edo PFEZri buruzko Foru Arauaren 9.17. artikuluan jasotzen den salbuespenari heltzeko aukera dago, edo bestela, PFEZren erreglamentuaren 13.A.3b artikuluan jasotzen diren gaindikinen Araubideari heltzeko aukera. Autolikidazioa aurkezten duenean salbuespena edo gaindikinen araubidea aplikatzea nahi duen argitu behar du. Zergaldi baterako egiten den hautapena Zergaren aitorpena nork bere borondatez aurkezteko epealdian aldatu ahal izango da, edo bestela Zerga Administrazioak behin-behineko likidazioa egin arte, lehenago gertatzen bada
Arautegia indarrean