Kapital higiezina

Izaera orokorrez eta barruko araudiari jarraiki, ulertuko da errenta Espainiako lurraldean eskuratu dela horren ziozko etekinak, zuzenean edo zeharka, Espainiako lurraldean dauden ondasun higiezinen edo haiei lotutako eskubideen ondoriozkoak direnean.

Espainiak sinaturiko hitzarmenek ahalmena ematen dute ondasun higiezinen ziozko errentak higiezinak dauden estatuari kargatzeko, errenta emanda agon zein ez egon.

Errentan emandako higiezinei dagokienez, sarreratzat zenbatu beharko da hartutako alokairuen zenbateko osoa. Halakoetan, ezin da gasturik kendu, EBn eta Europako Eremu Ekonomikoan bizilekua dutenek izan ezik, horiek errentamenduaren saria eskuratzeko beharrezko gastu guztiak kendu ahalko baitituzte, PFEZri buruzko 35/2006 Legeak ezarritakoa aplikatuz.

Karga-tasa orokor aplikagarria sortzapen-urtean indarrean dagoena izango da (2017 Europar Batasuneko, Islandiako Norvegiako eta Liechtensteingo egoiliarrak):% 19 eta gainerakoak: % 24).

Zerga-kuotatik, dohaintzak bakar-bakarrik kendu ahal izango dira PFEZri buruzko 35/2006 Legeak eta irabazizko helbururik ez duten erakundeen eta mezenasgoaren zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzko Legeak ezarritako baldintzetan, bai eta egindako atxikipenak ere.

Pertsona fisikoen titulartasuna eduki eta errentan eman ez diren hiri-higiezinei dagokienez, errentatzat zenbatu beharko da katastroko balioaren % 1,1, katastroko balioa berrikusita duten higiezinen kasuan edo katastroko balioaren % 2, gainerakoen kasuan. Ezin izango da inolako gasturik kendu.

Karga-tasa orokor aplikagarria sortzapen-urtean indarrean dagoena izango da (2017 Europar Batasuneko, Islandiako eta Norvegiako egoiliarrak):% 19 eta gainerakoak:

Zerga-kuotatik, dohaintzak bakar-bakarrik kendu ahal izango dira PFEZri buruzko 35/2006 Legeak eta irabazizko helbururik ez duten erakundeen eta mezenasgoaren zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzko Legeak ezarritako baldintzetan, bai eta egindako atxikipenak ere.


Itzuli