Izaera orokorrez eta barruko araudiari jarraiki, ulertuko da ondoko etekinak Bizkaian eskuratu direla:
Barruko araudiak salbuespen-kasu ugari arautzen ditu. Interesei dagokienez, kasurako:
Dibidenduei dagokienez, besteak beste, ondokoak daude salbuetsita (zerga-paradisu baten bidez eskuratzen direnak izan ezik):
Espainian egoitza duten eskumendeko enpresek EBko edo zerga-informazioa modu eraginkorrean trukatzen duen Europako Eremu Ekonomikoko beste estatu kide batean egoitza duten enpresa nagusiei edo estatu kideetan egoitza duten azkenen establezimendu iraunkorrei banatutako dibidenduak, baldintza batzuen arabera.
Dibidendu, interes eta kanonei buruzko hitzarmena aplikagarria denean, berariaz aztertu beharko da.Oro har, Espainiak eta zergadunak bizilekua daukan estatuak partekaturiko zergapetze-araubideari men egin behar zaio.Kasu horretan, Espainian, zergadunak etekin horiek zergapetzeko eskubidea izango luke, baina hitzarmenean ezarritako zergapetze-muga erabili beharko litzateke.
Izaera orokorrez, zenbateko osoak osatuko du zerga-oinarria, hau da, ez da inolako gasturik kenduko.
Hala eta guztiz ere, Europar Batasuneko edo zerga-informazioa modu eraginkorrean trukatzen duen Europako Eremu Ekonomikoko kide den estatu bateko egoiliarrei dagokienez, zerga-oinarria kalkulatzeko, ondokoak kendu ahal izango dira:
Administrazio-gastuak eta balore negoziagarriak gordailatzekoak.
Barruko araudiari jarraiki, sortzapen-urtean indarrean dagoen karga-tasa orokorraren arabera zergapetuko dira.Zerga-kuotatik, dohaintzak bakar-bakarrik kendu ahal izango dira PFEZri buruzko Legeak eta irabazizko helbururik ez duten erakundeen eta mezenasgoaren zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzko Legeak ezarritako baldintzetan, bai eta egindako atxikipenak ere.
Zerga horren eraginpeko zergadunei ez zaie eskatuko atxikipena edo konturako sarrera egindako errentei dagokien autolikidazioa aurkeztea, egindako atxikipenaren zenbatekoa Foru Arauari jarraiki kalkulatutako zerga-kuotarena baino txikiagoa denean izan ezik.