Izaera orokorrez, barruko araudiari jarraiki, ulertuko da laneko etekinak Bizkaian eskuratu direla lurralde horretan garatutako jarduera pertsonal baten ondoriozkoak direnean, zuzenean edo zeharka.
Espainiak zergapetze bikoitzeko hitzarmena sinatu duen herrialderen bateko egoiliarrei dagokienez, oro har, langileak honela ordainduko ditu zergak:
Izaera orokorrez zenbateko osoak osatuko du zerga-oinarria, hau da, ez da inolako gasturik kenduko. Nolanahi ere, Europar Batasuneko egoiliarrei edo zerga-informazioa modu eraginkorrean trukatzen duen Europako Eremu Ekonomikoko herrialde bateko egoiliarrei dagokienez, zerga-oinarria kalkulatzeko, PFEZren araudian (Foru Araua 13/2013) ezarritako gastuak kendu ahalko dira.
Barruko araudiari jarraiki eta, hala badagokio, laneko etekinen hitzarmenari jarraiki, errentak Espainian zergapetu daitezkeenean, sortzapen-urtean indarrean dagoen karga-tasa orokorraren arabera ordainduko dute zerga (EBko, Islandiako eta Norvegiako egoiliarrak:% 19 eta gainerako zergadunak:% 24) edo, bestela, tasa espezifikoren baten arabera (sasoiko langile atzerritarrak, ordezkaritza diplomatikoak eta ordezkaritza kontsularrak).
Zerga-kuotatik, dohaintzak bakar-bakarrik kendu ahal izango dira PFEZri buruzko 13/2013 Foru Arauaren 91. artikuluan ezarritako baldintzetan, bai eta egindako atxikipenak ere.