Zerga aplikatzeko lurraldean (TAI) emandakotzat jotzen dira baldin eta, ondorengo zerbitzuei aplikagarri zaizkien kokapen-arauen arabera, Erkidegoan, Kanariar Uhartetan, Ceutan edo Melillan eginda ez daudela ulertzen badira, baina egiazko erabilera edo ustiapena lurralde horretan egiten denean:
- 69.Bi artikuluan aipaturiko zerbitzuak (patenteak, lizentziak, publizitatea, aholkularitza, etab.), inorenen izenean eta kontura eginiko bitartekotza zerbitzuak hartzailea enpresaburua edo profesionala denean.
- Garraiobideen errentamenduak eta bide elektronikotik emandakoak, telekomunikazioetakoak, irratikoak eta telebistakoak, hartzailea edozein delarik.