Ondasunak eman deneko tokia

Ondasun-ematea denean, zerga aplikatzeko lurraldean kokatutzat (ZAL) hartuko dira honako kasu hauetan:

  • Bidali edo garraiatu ez diren ondasunak, ondasunok zerga aplikatzeko lurraldean eskuratzailearen eskura jartzen direnean.
  • Bidali edo garraiatu beharreko ondasun higigarriak, oro har garraioa ZALn hasten denean.
  • Instalatu edo muntaturiko ondasunak, eskuratzailearen eskutan jarri baino lehen, instalazioa edo ondasunak ZALn ibilgetzen denean.
  • Ondasun higiezinak, beste lurralde batean kokatuta daudenean.
  • Bidaiaiarientzako ondasun-emateak itsasontzian, hegazkinean edo trenean, bidaiaren abiapuntua ZALn dagoenean.
  • Urrutiko salmentak bidalketa edo garraioa, jomuga ZALn duen EBko estatu kide batean hasten denean, betiere enpresaburuak edo profesionalak jomuga ZALn duen EBko beste estatu kide batetik eginiko emateen zenbatekoa 35.000 €-tik gorakoa denean urte naturalean.
  • Hartzaileek araubide bereziko nekazariak edo abeltzainak izan behar dute, enpresaburu edo profesional gisa ez diharduten pertsona juridikoak, edo subjektu pasiboa ez den beste edozein pertsona.
  • Zerga Berezien xedeko ondasun-emateak bidalketa edo garraioa jomuga ZALn duen EBko beste estatu kide batean hasten bada eta aurreko ataleko hartzaile berdinak badira.
  • Sareen bidezko gas-emateak baldintza jakin zehatz batzuetan.

Itzuli