Dohainik (dohaintza, jaraunspen, legatu edo ondorengotzako bestelako tituluak...) eskuratutako bizi aseguruek ondorengotza eta dohaintzen gaineko zergan ordainduko dute.
Kostu bidez eskuratutako bizi aseguruak –haien erreskatea errenta moduan egiten denean–, haien etekinaren zehaztapena desberdina izango da, berez direnari erreparatuta: berehalako errentak edo errenta geroratuak, biziarteko errentak edo aldi bateko errentak.
Erreskatea errenta moduan ordaintzen denean, moduren batean edo bestean kalkulatu beharko da zer jotzen den inbertsioaren berreskurapentzat eta zer kapitalaren etekintzat.
Horrela, prestazioa jasotzeko moduaren arabera honako kasuak bereiz daitezke, berehala edo geroratuako errentak, eta biziarte edo aldi bateko errentuak.