PFEZaren 6/2006 Foru Arauko 9. artikuluko 6. atalak ezarri egiten du pertsonei eragindako kalte fisikoengatik, psikikoengatik edo moralengatik aseguru kontratuetatik eskuratutako kopuruak salbuetsita egongo direla 150.000 euroko kopururaino. Zenbateko hori 200.000 eurora handituko da, lesioak kalte-ordainaren jasotzailea lan eta jarduera guztietarako ezinduta uzten badu. Horrez gain, kopurua 300.000 euro izango da, baldin eta jasotzaileak beste norbaiten laguntza beharko balu eguneroko jarduera oinarrizkoenak egiteko.
Kaltea esatean ulertu behar da kanpoko indarkeriaz, bat-batean eta aseguratuaren asmoz kanpoko edozein lesio fisiko edo psikikoak direla, aldi baterako elbarritasuna edo elbarritasun iraunkorra sortzen dutenak, eta batzuetan baita heriotza ere. Aldiz, elbarritasuna gaixotasun baten diagnostikotik datorrenean, ezin da adierazitako salbuespena aplikatu eta eskuratutako kalte-ordaina Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kargapean geratzen da erabat, eta higigarrien kapitalaren etekina,aurrezkien zerga-oinarrian integratuko da.
Urteko bizi-aseguru berriztagarrietan, higigarrien kapitalaren etekina jasotako prestazioaren zenbatekoaren eta ordaindutako azkeneko sariaren arteko kendurak finkatuko du.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. 13/2013 FAren 9.7 eta 36 artk.