Dohaintza bidez Bizkaian eratutako gozamen bat azkentzen denean jabe soilek egin behar dituzten izapideak, eskuratzailea honako hauetarikoa EZ denean: ezkontidea edo inskribaturiko izatezko bikotekidea, aurrekoak eta/edo ondorengoak.

1. 653 eredu nola betetzeko jarraibidearen estekak
2. Obligaziodunak:

Gozamena azkentzearen ondorioz jabaria finkatzen duten jabe soilak, betiere hura Bizkaiko Lurralde Historikoan eratutakoa bada.
 

3. Aurkeztu beharreko eredua:

653 eredua eta eredu hori betetzeko laguntza programa bat ere, eskura esteka honetan:

4. Epea:

Gozamenduna hil bada, urtebete heriotza egunetik.

Gainerako kasuetan, hogeita hamar egun baliodun, egintza edo kontratua eragiten den egunaren biharamunetik aurrera.
 

5. Aurkezteko lekua eta modua:

AURREZ AURRE:

  • Bizkaiko Foru Ogasunaren Bilboko bulegoan. Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4.
  • Basauri, Getxo eta Mungiako bulego deszentralizatuetan (kuotarik gabeko autolikidazioak).
  • Hipoteka-barrutiko likidazio-bulegoak (jabetza-erregistroak), bakoitzari dagozkion udalerrien arabera.

Aurrez aurreko arreta hitzordua eskatuta bakarrik ematen da.

 

TELEMATIKOKI:

Notarioek autolikidazioak baldin eta notario-agiri baten babesa badituzte.

6. Ondasun eta eskubideen balorazioa:

Gozamena azkentzean ondasun higiezinak duen balio errealaren arabera baloratu behar da ondasun hori.  Balio errealak merkatuko balio arrunta izan behar du, hau da, lehia askeko egoeran merkatua ordaintzeko prest dagoen prezioa.

Aldi baterako gozamenaren balioa guztizko balio osoaren proportzioan kalkulatuko da, urtebeteko epealdiko %2, baina %70 gainditu gabe.

Biziarteko gozamenen balioa ondasunen balio osoaren %70 dela joko da, gozamendunak hogei urte baino gutxiago baditu. Zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta txikiagoa izango da balioa, hain zuzen ere, %1 gutxiago urte bakoitzeko. Gutxieneko muga, betiere, balio osoaren %10 izango da. Jabetza soileko eskubidearen balioa gozamenaren balioaren eta ondasunen balio osoaren arteko kendura izango da.

Administrazioak balio hori egiaztatu ahal izango du, eta berak ezartzen duen balioa lehenetsiko da interesdunek ezarritakoaren gainetik, nahiz eta azken hori handiagoa izan.

Baina ez da bidezkoa izango balioak egiaztatzea horiek bat badatoz Bizkaiko Foru Ogasunak hiri ondasun higiezinetarako onetsitako gutxieneko balio eratxikigarriarekin.
 

7. Zerga oinarria:

Azkendutako gozamenetik jabe soilari dagokion banakako zatia.
 

8. Murrizketarik ohikoenak:

Ohiko etxebizitzan izandako bizikidetzagatik murrizketa egin ahal izango da: ohiko etxebizitzaren eskuraketan, eskuratzailea eskualdatzailearekin bizi izan bada eskualdaketaren aurreko bi urteetan, etxebizitzaren balioaren %95eko murrizketa aplikatuko da, 215.000 euroko muga gainditu gabe.

9. Kuota:

Likidazio-oinarria karga-eskalara eramaten da, eta likidazio-oinarria eta eskualdatzailearen (gozamena eragin zuena) eta eskuratzailearen (jabe soila) arteko ahaidetasun-maila kontuan hartuta ateratzen da zerga-tasa. I. taldeari (ezkontidea, inskribatutako izatezko bikotea, odol-ahaidetasun zuzeneko aurreko edo ondorengo, gurasotzako edo umeordea) 100eko 1,5eko tasa finkoa aplikatuko zaio.

  • I. tarifa (II. eta III. taldeak): Beste ezkontidearen edo izatezko bikotearen aurrekoak eta ondorengoak, odoleko neba-arrebak, osaba-izebak eta ilobak, aitaginarreba, amaginarreba, erraina eta suhia.
  • II. tarifa (IV taldea): Lehengusuak, osaba-izeba politikoak, koinatuak, arrotzak, etab.
Tabla en vigor Tarifa I: I Tarifa- II eta III taldeak (2018/01/01etik aurrera)
Oinarri likidakorra (€) Kuota osoa (€) Likidazio oinarriaren gainerakoa(€) Tasa %
0,00 0,00 9.230,00 5,70
9.230,00 526,11 18.450,00 7,98
27.680,00 1.998,42 18.450,00 10,26
46.130,00 3.891,39 46.110,00 12,54
92.240,00 9.673,58 92.220,,00 15,58
184.460,00 24.041,46 276.650,00 19,38
461.110,00 77.656,23 461.080,00 23,18
922.190,00 184.534,57 1.383.230,00 28,50
2.305.420,00 578.755,12 Hortik aurrera 34,58
Tabla en vigor Tarifa II II Tarifa- IV Taldea
Oinarri likidakorra (€) Kuota osoa (€) Likidazio oinarriaren gainerakoa(€) Tasa %
0,00 0,00 9.230,00 7,60
9.230,00 701,48 18.450,00 10,64
27.680,00 2.664,56 18.450,00 13,68
46.130,00 5.188,52 46.110,00 16,72
92.240,00 12.898,11 92.220,00 20,52
184.460,00 31.821,66 276.650,00 25,08
461.110,00 101.205,48 461.080,00 29,64
922.190,00 237.869,59 1.383.230,00 35,72
2.305.420,00 731.959,34 Hortik aurrera 42,56
 
 
10. Aurkeztu beharreko agiriak (jatorrizkoak eta kopiak):

- Eskaera pribatua edo agiri publikoa, Foru Ogasun honi zergaren likidazioa eskatzeko eta erregistratzaileari gozamenaren azkentzea eta jabariaren finkapena eskatzeko.
- Gozamendunaren eta jabe soilaren nortasun agiri nazionalak.
- Gozamena zein tituluren bidez eskuratu zen (jaraunspena, dohaintza) erakusten duen agiria.
- Heriotzaren ziurtagiria (gozamenduna hil bada).
- Ahaidetasuna (familia-liburua), desgaitasuna eta abar egiaztatzen duen dokumentazioa.

 


Itzuli