653 eredua betetzeko jarraibideak:
Gozamena azkentzearen ondorioz jabaria finkatzen duten jabe soilak, betiere hura Bizkaiko Lurralde Historikoan eratutakoa bada.
653 eredua eta eredu hori betetzeko laguntza programa bat ere, eskura esteka honetan:
Gozamenduna hiltzen denetik urtebete, gozamena haren heriotzagatik azkentzen bada; gozamena heriotza ez den beste arrazoi batengatik azkentzen bada, epea 30 egunekoa izango da, kontratua egin eta hurrengo egunetik aurrera.
AURREZ AURRE:
Aurrez aurreko arreta hitzordua eskatuta bakarrik ematen da.
TELEMATIKOKI:
Notarioek autolikidazioak baldin eta notario-agiri baten babesa badituzte.
Gozamena azkentzean ondasun higiezinak duen balio errealaren arabera baloratu behar da ondasun hori. Balio errealak merkatuko balio arrunta izan behar du, hau da, lehia askeko egoeran merkatua ordaintzeko prest dagoen prezioa.
Aldi baterako gozamenaren balioa guztizko balio osoaren proportzioan kalkulatuko da, urtebeteko epealdiko %2, baina %70 gainditu gabe.
Biziarteko gozamenen balioa ondasunen balio osoaren %70 dela joko da, gozamendunak hogei urte baino gutxiago baditu. Zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta txikiagoa izango da balioa, hain zuzen ere, %1 gutxiago urte bakoitzeko. Gutxieneko muga, betiere, balio osoaren %10 izango da. Jabetza soileko eskubidearen balioa gozamenaren balioaren eta ondasunen balio osoaren arteko kendura izango da.
Administrazioak balio hori egiaztatu ahal izango du, eta berak ezartzen duen balioa lehenetsiko da interesdunek ezarritakoaren gainetik, nahiz eta azken hori handiagoa izan.
Baina ez da bidezkoa izango balioak egiaztatzea horiek bat badatoz Bizkaiko Foru Ogasunak hiri ondasun higiezinetarako onetsitako gutxieneko balio eratxikigarriarekin.
Azkendutako gozamenetik jabe soilari dagokion banakako zatia.
Hala badagokio, ahaidetasunagatiko, minusbaliotasunagatiko edo ohiko etxebizitzan bizitzeagatiko murrizketa jakin batzuk jasotzeko eskubidea izango du, besteak beste.
Odolkidetasun edo adopzioagatiko lerro zuzeneko ahaidetasuna denean (ondorengoak, aurrekoak, ezkontideak edo erregistro publikoan inskribatutako izatezko bikoteak), 400.000 euroko murrizketa aplikatuko da oinordeko bakoitzeko.
Murrizketa horiez gainera, eskuratzaileak errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea ematen duen minusbalio fisikoa, psikikoa edo zentzumen-minusbalioa badu, 100.000 euroko murrizketa aplikatuko da, kausatzailearekin duen ahaidetasun graduaren arabera legokiokeen murrizketatik aparte.
Ohiko etxebizitzaren eskuraketan, eskuratzailea eskualdatzailearekin bizi izan bada eskualdaketaren aurreko bi urteetan, etxebizitzaren balioaren %95eko murrizketa aplikatuko da, 215.000 euroko muga gainditu gabe.
- Eskaera pribatua edo agiri publikoa, Foru Ogasun honi zergaren likidazioa eskatzeko eta erregistratzaileari gozamenaren azkentzea eta jabariaren finkapena eskatzeko.
- Gozamendunaren eta jabe soilaren nortasun agiri nazionalak.
- Gozamena zein tituluren bidez eskuratu zen (jaraunspena, dohaintza) erakusten duen agiria.
- Heriotzaren ziurtagiria (gozamenduna hil bada).
- Ahaidetasuna (familia-liburua), desgaitasuna eta abar egiaztatzen duen dokumentazioa.