652 ereduaren jarraibideak
Bizitza-aseguruko kontratu baten onuradunak, hildakoak (kontratatzailea/hartzailea eta, aldi berean, aseguratua) heriotza gertatu zenean ohiko bizilekua Bizkaian izan bazuen, edo aseguru kolektiboko kontratu baten onuradunak, hartzailea (enpresa) eta aseguratua (hildako langilea) desberdinak badira.
Hurrengo esteka 652 eredua, eta eredu hori betetzeko laguntza programa bat ere, eskura dago:
Urte 1, sortzapen-datatik aurrera (heriotza-data, salbuespenak salbuespen: testamentu-ahalordeak, oinordetza-itunak...)
AURREZ AURRE:
Nahitaezko aurkezpen presentziala aitorpen moduan (autolikidazio bidez testamentu-ahalordea baliatzea):
Aurrez aurreko arreta hitzordua eskatuta bakarrik ematen da
650 eta 652 ereduak nahitaez telematikoki aurkeztu beharko dira Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, honako kasu hauetan:
Onuradunak jasotako diru kopuruak.
Lerro zuzeneko ahaidetasuna odolkidetasunagatik edo adopzioagatik: % 1,5eko tasa finkoa aplikatuko da.
Gainerako ahaideei honako hau aplikatuko zaie:
- I. tarifa (Beste ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen, anai-arreben, odolkidetasunezko osaba-izeben, odolkidetasunezko iloben, aitaginarreben, suhien eta errainen eta abarren aurrekoak eta ondorengoak)
- edo II tarifa (arrotzak eta lehengusuak, koinatuak, ezkon-osabak, iloba politikoak, etab.)
- Hildakoaren eta onuradunen NANak.
- Heriotzaren ziurtagiria, Erregistro Zibilak emana.
- Aseguru etxeak egindako ziurtagiria, onuradunak nortzuk diren eta bakoitzak zenbat diru jaso behar duen azaltzen duena, hartzailea eta aseguratua.
-Familia-liburua edo ahaidetasuna egiaztatzeko ziurtagiri baliokidea
-Izendatu badira onuradun legezko jaraunsleak, azken nahiaren ziurtagiria eta testamentua aurkeztu beharko dira, edo, hala behar denean, abintestato jaraunsleen izendapena.
- Heriotzaren aurreko bost urteetan hildakoak egoitzaren ziurtagiria.