Ibilgailu baten dohaintza hartzen dutenek egin beharreko izapideak, dohaintza-emaileak hauetarikoak EZ direnean: ezkontidea nahiz izatezko ezkontide inskribatua, aurrekoak eta/edo ondorengoak.

1. 651V eredu nola betetzeko jarraibidearen estekak
2. Obligaziodunak:

Ibilgailua dohaintzan hartzen dutenek, dohaintzaren egunean, Bizkaian bazuten ohiko egoitza.

Dohaintza-hartzaileak egoitza Bizkaian eskuratu zuenetik dohaintza egunera arte 5 urte igaro ez badira, lurralde erkidean indarrean dauden Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko arauak aplikatuko dira, ez Bizkaikoak.
 

3. Aurkeztu beharreko eredua:

651-V eredua eta eredu hori betetzeko laguntza programa bat ere, eskura esteka honetan:

4. Epea:

30 egun baliodun, egintza edo kontratua eragiten edo egiten den egunaren biharamunetik hasita.
 

5. Aurkezteko lekua eta modua:
AURREZ AURRE:
  • Bizkaiko Foru Ogasunaren Bilboko bulegoan. Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4.
  • Hipoteka-barrutiko likidazio-bulegoak (jabetza-erregistroak), bakoitzari dagozkion udalerrien arabera.

Aurrez aurreko arreta hitzordua eskatuta bakarrik ematen da.

 

TELEMATIKA: ezin da egoitza elektroniko bidez aurkeztu, notariotzetan izan ezik, dohaintza eskritura publikoan egiten bada.

6. Zer sartu behar den:

Matrikularen zenbakia, lehenengo matrikulazioaren data, bastidorearen zenbakia, eta marka-modeloa-mota. Datu horiek ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri dira.
 

7. Zerga oinarria:

Balio erreala dohaintzaren egunean (merkatuko balio arrunta izan behar du, hau da, lehia askeko egoeran merkatua ordaintzeko prest dagoen prezioa).
Administrazioak balio hori egiaztatu ahal izango du, eta berak ezartzen duen balioa lehenetsiko da interesdunek ezarritakoaren gainetik, nahiz eta azken hori handiagoa izan.
Baina honako kasu hauetan ez da bidezkoa balioak egiaztatzea garraiobideak direnean, Administrazioak onetsitako taula ofizialetako (http://apli.bizkaia.net/apps/danok/GZIN/euskara/euMenu.asp) balioekin bat badatoz.
 

8. Murrizketarik ohikoenak:

Ibilgailuen dohaintzetan ezin da inolako murrizketarik aplikatu.
 

9. Kuota:
2018. urteaz geroztik aplikatu behar den eskala

Aplikatu daitezkeen murrizketak aplikatu ondoren, ordaindu behar den kuota kalkulatu behar da.

Zergaren kuota osoa lortzeko, likidazio-oinarriari ahaidetasun-mailaren arabera dagokion tasa edo tarifa aplikatuko zaio.

Ezkontidea edo izatezko bikotekidea eta odolkidetasunagatik edo adopzioagatik zuzeneko lerroko ahaidetasuna: % 1,5eko tasa finkoa aplikatuko da.

Gainerako ahaidetasunei honako hau aplikatuko zaie:

I. tarifa (Beste ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen aurrekoak eta ondorengoak, neba-arrebak, odol-ahaidetasunezko izeba-osabak, odol-ahaidetasunezko ilobak, aitaginarreba-amaginarrebak, suhiak eta errainak, etab.) edo II. tarifa (ezezagunak eta lehengusu-lehengusinak, koinatu-koinatak, osaba-izeba politikoak, iloba politikoak, etab.)

Oinarri likidakorra,I. Tarifa eta II Tarifa: 2018/01/01az geroztiko zerga-egitateak
Oinarri likidakorra I. Tarifa (II. eta III. taldeak)* II Tarifa (IV taldea)**
Kuota Tasa kuota Tasa
0,00 - 9.230,00 0,00 5,70 0,00 7,60
9.230,01 -27.680,00 526,11 7,98 701,48 10,64
27.680,01 - 46.130,00 1.998,42 10,26 2.664,56 13,68
46.130,01 - 92.240,00 3.891,39 12,54 5.188,52 16,72
92.240,01 - 184.460,00 9.673,58 15,58 12.898,11 20,52
184.460,00- 461.110,00 24.041,46 19,38 31.821,66 25,08
461.110,00- 922.190,00 77.656,23 23,18 101.205,48 29,64
922.190,00- 2.305.420,00 184.534,57 28,50 237.869,59 35,72
2.305.420,01 en adelante 578.755,12 34,58 731.959,34 42,56

* I. tarifa (II. eta III. taldeak):

Beste ezkontidearen edo izatezko bikotearen aurrekoak eta ondorengoak, odoleko neba-arrebak, osaba-izebak eta ilobak, aitaginarreba, amaginarreba, erraina eta suhia.

** II. tarifa (IV taldea):

Arrotzak eta lehengu-lehengusinak eta abar.

 
 
 
10. Aurkeztu beharreko agiriak (jatorrizkoak eta kopiak):

- Dohaintza-emailearen eta/edo dohaintza-hartzaileen NANak.
- Familia liburua (ezkontideak eta seme-alabak) edo EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroak emandako ziurtagiria.
- Dohaintza-hartzaileak egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan duela dioen ziurtagiria.
- Zirkulazio baimena eta ikuskapen teknikoaren txartela.
- Ahaidetasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

 


Itzuli