Higiezinen dohaintza-hartzaileek egin beharreko izapideak, dohaintza-emaileak hauetarikoak EZ direnean: ezkontidea nahiz izatezko ezkontide inskribatua, aurrekoak eta/edo ondorengoak.

1. 651 eredu nola betetzeko jarraibidearen estekak
2. Obligaziodunak:

Dohaintza-hartzaileak (dohaintza jasotzen duten pertsonak) edo mesedea dohainik jaso dutenak, baldin eta honako hauek eskuratzen badituzte:

  • Ondasun higiezinak eta haien gaineko eskubideak, higiezin horiek Bizkaian kokatuta badaude.
  • Atzerrian dauden ondasun higiezinak Bizkaian bizi badira.
3. Aurkeztu beharreko eredua:

Deskargatu eredua edo erabili laguntza-programa hura egiteko. Esteka honetan eskura daitezke.

4. Epea:

30 egun baliodun, egintza edo kontratua eragiten edo egiten den egunaren biharamunetik hasita.
 

5. Aurkezteko lekua eta modua:

AURREZ AURRE:

  • Bizkaiko Foru Ogasunaren Bilboko bulegoan. Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4. Aurrez aurreko arreta hitzordua eskatuta bakarrik ematen da
  • Hipoteka-barrutiko likidazio-bulegoak (jabetza-erregistroak), bakoitzari dagozkion udalerrien arabera.

Bizkaiko probintziako likidazio-bulegoak
Erregistroa Helbidea Telefonoa Faxa
Barakaldo Larrea, 1-3 94 437 7000 94 437 5437
Durango Plateruen Plaza, 7 94 620 1762 94 681 80 50 / 94 620 28 20
Gernika Don Tello, 18 94 627 00 67 94 625 52 26
Markina Okerra, 18 94 616 81 48 94 616 87 65/8148
Portugalete Padre Cortaza,r 2 94 495 63 11 94 496 28 15
Santurtzi Sabino Arana, 8 94 483 48 16 94 483 32 69
Balmaseda Calvario, 13 lonja 94 680 03 10 94 610 21 03

 

TELEMATIKA: ezin da egoitza elektroniko bidez aurkeztu, notariotzetan izan ezik, dohaintza eskritura publikoan egiten denean.

6. Zer sartu behar den:

Higiezinak dohaintzaren egunean duen balio erreala.

7. Zerga oinarria:

Jasotako ondasun eta eskubide guztiak, dohaintza-datan izan duten balioa adieraziz.

Higiezinak: Dohaintzaren balio erreala (merkatuko balio normala izan beharko du, hau da, lehia askeko egoeran merkatua ordaintzeko prest dagoen prezioa).

Ondasunen eta eskubideen balio esleitua, gutxienez, hiri-ondasun higiezinen esleitu beharreko gutxieneko balioa izango da, edo taula ofizialetan ezarritako garraiobideen balioena.

8. Murrizketarik ohikoenak:

Ohiko etxebizitzan bizikide izateagatik murrizketarako eskubidea egongo da: eskuratzailea eskualdatzailearekin bizi izan bada eskualdaketaren aurreko bi urteetan, etxebizitzaren balioaren %95eko murrizketa aplikatuko da, 215.000 euroko muga gainditu gabe. (2015/03/31ra arte muga 212.242 eurokoa izan da).

9. Kuota:
2018. urteaz geroztik aplikatu behar den eskala

Aplikatu daitezkeen murrizketak aplikatu ondoren, ordaindu behar den kuota kalkulatu behar da.

Zergaren kuota osoa lortzeko, likidazio-oinarriari ahaidetasun-mailaren arabera dagokion tasa edo tarifa aplikatuko zaio.

Ezkontidea edo izatezko bikotekidea eta odolkidetasunagatik edo adopzioagatik zuzeneko lerroko ahaidetasuna: % 1,5eko tasa finkoa aplikatuko da.

Gainerako ahaidetasunei honako hau aplikatuko zaie:

I. tarifa (Beste ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen aurrekoak eta ondorengoak, neba-arrebak, odol-ahaidetasunezko izeba-osabak, odol-ahaidetasunezko ilobak, aitaginarreba-amaginarrebak, suhiak eta errainak, etab.) edo II. tarifa (ezezagunak eta lehengusu-lehengusinak, koinatu-koinatak, osaba-izeba politikoak, iloba politikoak, etab.)

Oinarri likidakorra,I. Tarifa eta II Tarifa: 2018/01/01az geroztiko zerga-egitateak
Oinarri likidakorra I. Tarifa (II. eta III. taldeak)* II Tarifa (IV taldea)**
Kuota Tasa kuota Tasa
0,00 - 9.230,00 0,00 5,70 0,00 7,60
9.230,01 -27.680,00 526,11 7,98 701,48 10,64
27.680,01 - 46.130,00 1.998,42 10,26 2.664,56 13,68
46.130,01 - 92.240,00 3.891,39 12,54 5.188,52 16,72
92.240,01 - 184.460,00 9.673,58 15,58 12.898,11 20,52
184.460,00- 461.110,00 24.041,46 19,38 31.821,66 25,08
461.110,00- 922.190,00 77.656,23 23,18 101.205,48 29,64
922.190,00- 2.305.420,00 184.534,57 28,50 237.869,59 35,72
2.305.420,01 en adelante 578.755,12 34,58 731.959,34 42,56

* I. tarifa (II. eta III. taldeak):

Beste ezkontidearen edo izatezko bikotearen aurrekoak eta ondorengoak, odoleko neba-arrebak, osaba-izebak eta ilobak, aitaginarreba, amaginarreba, erraina eta suhia.

** II. tarifa (IV taldea):

Arrotzak eta lehengu-lehengusinak eta abar.

 
 
 
10. Aurkeztu beharreko agiriak (jatorrizkoak eta kopiak):
  • Dohaintza-emaileen eta dohaintza-hartzaileen NANak.
  • Dohaintza-hartzailearen bizileku-ziurtagiria, dohaintza egin aurreko 5 urteetan non bizi izan den adieraziz.
  • Dohaintzaren eskritura publikoaren jatorrizkoa eta kopia (higiezina, beti eskritura publikoa).
  • Alegatutako ahaidetasuna eta murrizketak egiaztatzen dituen dokumentazioa: Familia-liburua, EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroak emandako ziurtagiria, bizikidetza-ziurtagiria...
  • Eskrituren jatorrizkoak eta kopiak eta OHZren edo jabetza-erregistroaren oharraren azken ordainagiria.

Itzuli