Dirua dohaintzan hartzen dutenek egin beharreko izapideak, dohaintza-emaileak hauetarikoak direnean: ezkontidea nahiz izatezko ezkontide inskribatua, aurrekoak eta/edo ondorengoak.

1. 651 eredu nola betetzeko jarraibidearen estekak
2. Obligaziodunak:
  • Diru dohaintza-hartzaileak (dohaintza jasotzen duten pertsonak) edo mesedea dohainik jaso dutenak, baldin eta Bizkaian bizi badira.
  • Baita atzerrian bizi diren dohaintza-hartzaileak ere, dohaintzan emandako eskudirua gehiena Euskal Autonomia Erkidegoko sukurtsaletan dagoenean, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, baita Bizkaian ere.
3. Aurkeztu beharreko eredua:

Deskargatu eredua edo erabili laguntza-programa hura egiteko. Esteka honetan eskura daitezke.

4. Epea:

30 egun baliodun, egintza edo kontratua eragiten edo egiten den egunaren biharamunetik hasita.
 

5. Aurkezteko lekua eta modua:
AURREZ AURRE:
  • Bizkaiko Foru Ogasunaren Bilboko bulegoan. Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4.
  • Hipoteka-barrutiko likidazio-bulegoak (jabetza-erregistroak), bakoitzari dagozkion udalerrien arabera.

Aurrez aurreko arreta hitzordua eskatuta bakarrik ematen da.

 

TELEMATIKA: ezin da egoitza elektroniko bidez aurkeztu, notariotzetan izan ezik, dohaintza eskritura publikoan egiten bada.

6. Zer sartu behar den:

Zenbat diru jaso den.
 

7. Murrizketarik ohikoenak:

Diruzko dohaintzetan ezin da inolako murrizketarik aplikatu.
 

8. Kuota:

Emaitza-hartzaileak, ezkontidea, adopzioaren edo odol-ahaidetasunaren arabera lerro zuzeneko arbasoa edo ondorengoa direnez, %1,5 tasa finkoa aplikatu beharko dute.
 

9. Aurkeztu beharreko agiriak (jatorrizkoak eta kopiak):
  • Dohaintza-emaileen eta dohaintza-hartzaileen NANak.
  • Dohaintza-hartzailea Bizkaiko Lurralde Historikoan bizi dela egiaztatzen duen ziurtagiria (erroldatze agiria), zeinean dohaintza egin aurreko 5 urteetan non bizi izan den adierazten den.
  • Dohaintzaren kontratu pribatuaren edo eskritura publikoaren jatorrizkoa eta kopia.
  • Ahaidetasuna egiaztatzen duen dokumentazioa: familia-liburua, EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroak emandako ziurtagiria... (zerga-tasa edo tarifa ahaidetasunaren arabera aplikatzeko)
  • Diru-kopuru horren transferentziaren bankuko egiaztagiria.

Itzuli