650- V eredua, eskura dago Bizkaiko Foru Ogasunaren bulegoetan edo http://www.bizkaia.eus/ogasuna/ereduak/modelos.asp webgunean.
Badago eredu hori betetzeko laguntza programa bat ere, http://www.bizkaia.eus/ogasuna/software/programa_bilatzailea.asp webgunean.
Urte 1, sortzapen-datatik aurrera (heriotza-data, salbuespenak salbuespen: testamentu-ahalordeak, oinordetza-itunak...)
AURREZ AURRE:
Aurrez aurreko arreta hitzordua eskatuta bakarrik ematen da
Matrikularen zenbakia, matrikulazio data, bastidorearen zenbakia, eta marka-modeloa-mota. Datu horiek ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri dira.
Balio erreala (merkatuko balio normala) sortzapen-datan (heriotza-data, salbuespenak salbuespen: testamentu-ahalordeak, oinordetza-itunak...)
Esleitutako balioak, gutxienez, taula ofizialetan ezarritako garraiobidearen balioa izan behar du. (http://apli.bizkaia.net/apps/danok/GZIN/euskara/euMenu.asp)
Jaraunsle edo legatu-hartzaile bakoitzak jasotzen duenaren balio garbia, hau da, ondasunaren balio erreala, kengarriak diren kargak eta zorrak 650 ereduan hartuko baitira kontuan, hau da, ez dira kontuan hartuko 650V ereduan.
Ibilgailua kontuan hartuko da 650 ereduaren bidez egiten den herentziazko masaren inbentarioan, eta, ondoren, murrizketak, kuota eta abar kalkulatuko dira. Beraz, ez dago guztizko murrizketarik 650V eredurako; murrizketa bakarra egongo da erabateko segidako (650 eredua).
Lerro zuzeneko ahaidetasuna odolkidetasunagatik edo adopzioagatik: % 1,5eko tasa finkoa aplikatuko da.
Gainerako ahaideei honako hau aplikatuko zaie:
- I. tarifa (Beste ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen, anai-arreben, odolkidetasunezko osaba-izeben, odolkidetasunezko iloben, aitaginarreben, suhien eta errainen eta abarren aurrekoak eta ondorengoak)
- edo II tarifa (arrotzak eta lehengusuak, koinatuak, ezkon-osabak, iloba politikoak, etab.)
Orokorra:
Ibilgailuak: