Bizkaiko egoiliar bat hiltzen denean haren jaraunsle edota legatu-hartzaileek egin behar dituzten izapideak, jaraunsleak honakoak direnean: ezkontidea nahiz izatezko ezkontide inskribatua, aurrekoak eta/edo ondorengoak.

1. Nola bete 650 eredua?
2. Obligaziodunak:
  • Ohiko bizilekua Espainian duten zergadunak, hildakoak heriotza-egunean ohiko bizilekua Bizkaian bazuen.
  • Ohiko bizilekua Espainian duten zergadunak, hildakoak heriotza-egunean ohiko bizilekua atzerrian bazuen.
  • Ohiko bizilekua atzerrian duten zergadunak, hildakoak heriotza-egunean ohiko bizilekua edozein zuela ere, Espainiako lurraldean kokatutako ondasun eta eskubideen eskuraketetan, baldin eta ondasun-eskubideon balio handiena Euskadin badago eta baldin eta ondasun eta eskubide horietatik Bizkaian kokatuta daudenen, bertan erabil daitezkeenen edo bete beharrekoak direnen balioa handiagoa bada ondasun-eskubideok beste bi lurralde historikoetan duten balioa baino.
3. Aurkeztu beharreko eredua:

Esteka hauetan 650 eredua eta eredua egiteko laguntza-programa eskuratu ahal izango dituzu:

4. Epea:

Urte 1, sortzapen-datatik aurrera (heriotza-data, salbuespenak salbuespen: testamentu-ahalordeak, oinordetza-itunak...)

5. Aurkezteko lekua eta modua:

AURREZ AURRE:

Nahitaezko aurkezpen presentziala aitorpen moduan (autolikidazio bidez testamentu-ahalordea baliatzea):

  • Bizkaiko Foru Ogasunaren Bilboko bulegoan. Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4.
  • Basauri, Getxo eta Mungiako bulego deszentralizatuetan (bakarrik aurkeztu daitezke, sartu beharreko kuotarik gabeko autolikidazioen 650 eta 652 ereduak ).
  • Hipoteka-barrutiko likidazio-bulegoak (jabetza-erregistroak), bakoitzari dagozkion udalerrien arabera.

Aurrez aurreko arreta hitzordua eskatuta bakarrik ematen da

650 eta 652 ereduak nahitaez telematikoki aurkeztu beharko dira Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, honako kasu hauetan:

  • 650 eredua, ordaintzeko kuotarik ez badu eta notario-agiri baten babesa badu.
  • 652 eredua, ordaindu beharreko kuotarik ez badu.
     
6. Zer sartu behar den:
  • Zergadunaren egoitza Espainian badago: Hildakoaren ondasun guztiak, dauden lekuan daudela, salbu eta BGAEetan, pentsio-planetan eta abarretan finkatutako eskubideak.
  • Zergadunaren egoitza atzerrian badago: Espainiako lurraldean kokatutako ondasun eta eskubide guztiak, haien izaera edozein dela ere.

 

7. Ondasun eta eskubideen balorazioa:

Balio erreala (merkatuko balio normala) sortzapen-datan (heriotza-data).

Ondasunen eta eskubideen balio esleitua, gutxienez, hiri-ondasun higiezinei esleitu beharreko gutxieneko balioa izango da, edo taula ofizialetan ezarritako garraiobideen balioena. (http://apli.bizkaia.net/apps/danok/GZIN/euskara/euMenu.asp)

8. Zerga oinarria:

Jaraunsle edo legatu-hartzaile bakoitzak jasotzen duenaren balio garbia, hau da, ondasun eta eskubideen balio erreala, ken daitezkeen kargak eta zorrak kendutakoan.
 

9. Murrizketarik ohikoenak:

Hala badagokio, ahaidetasunagatiko, minusbaliotasunagatiko edo ohiko etxebizitzan bizitzeagatiko murrizketa jakin batzuk jasotzeko eskubidea izango du, besteak beste.

Odolkidetasun edo adopzioagatiko lerro zuzeneko ahaidetasuna denean (ondorengoak, aurrekoak, ezkontideak edo erregistro publikoan inskribatutako izatezko bikoteak), 400.000 euroko murrizketa aplikatuko da oinordeko bakoitzeko.


Murrizketa horiez gainera, eskuratzaileak errentaren gaineko zergan kenkarirako eskubidea ematen duen minusbalio fisikoa, psikikoa edo zentzumen-minusbalioa badu, 100.000 euroko murrizketa aplikatuko da, kausatzailearekin duen ahaidetasun graduaren arabera legokiokeen murrizketatik aparte.


Ohiko etxebizitzaren eskuraketan, eskuratzailea eskualdatzailearekin bizi izan bada eskualdaketaren aurreko bi urteetan, etxebizitzaren balioaren %95eko murrizketa aplikatuko da, 215.000 euroko muga gainditu gabe.

10. Kuota:
  • Murrizketak aplikatu ondoren, likidazio-oinarria 0tik gorakoa denean, ordaindu beharreko kuota kalkulatu behar da.

  • Zergaren kuota osoa lortzeko, likidazio-oinarriari, tasari edo ahaidetasun-mailako taldeen arabera dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Lerro zuzeneko ahaidetasuna odolkidetasunagatik edo adopzioagatik: % 1,5eko tasa finkoa aplikatuko da.

Gainerako ahaideei honako hau aplikatuko zaie:

-          I. tarifa (Beste ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen, anai-arreben, odolkidetasunezko osaba-izeben, odolkidetasunezko iloben, aitaginarreben, suhien eta errainen eta abarren aurrekoak eta ondorengoak)

-          edo II tarifa (arrotzak eta lehengusuak, koinatuak, ezkon-osabak, iloba politikoak, etab.)

 

11. Aurkeztu beharreko agiriak (jatorrizkoak eta kopiak):

Orokorra:

  • Hildakoaren eta jaraunsleen edota legatu-hartzaileen NANa.
  • Heriotza-ziurtagiria.
  • Azken Nahien Erregistroaren ziurtagiria:
  • Jatorrizko testamentua eta kopia. Testamenturik egin gabe hil bada, notarioaren nabaritasun-akta edo jaraunsleak deklaratzeko auto judiziala.
  • Hildakoaren egoitza-ziurtagiria, hil aurreko 5 urteei dagokiena.

Higiezinak:

  • Eskrituren eta OHZren azken ordainagiriaren jatorrizkoak eta kopiak; jabetza-erregistroko ohar soilak ere balio du. 
  • Aurrezki-libretak, kontuak, zor publikoko tituluak, burtsan kotizatzen duten akzioak:
  • Bankuen edo bestelako finantza-erakundeen ziurtagiriak, sortzapen-egunean duten balorazioarekin.

Ibilgailuak:

  • Zirkulazio-baimena eta ikuskapen teknikoaren txartela.

Beste batzuk:

  • Gainerako ondasunen edo eskubideen frogagiriak.

 


Itzuli