Identifikazio fiskaleko zenbakiaren ezeztapena.

Identifikazio fiskaleko zenbakiaren ezeztapena.
Zerga Administrazioak ezeztatu egin dezake esleitutako identifikazio fiskaleko zenbakia, baldin eta honako inguruabar hauek egiaztatzen badira, besteak beste:

  1. Behin-behineko identifikazio fiskaleko zenbakia esleitu ondoren, ez badira epearen barruan aurkezten behin betiko IFZ lortzeko behar diren agiri guztiak.
  2. Erakundeen zerrendan behin-behineko baja emateko ezarrita dauden kasuak gertatzen badira.
  3. Urtebetetik gorako aldian, eta hiru ahalegin gutxienez egin eta gero, zergapekoaren zerga-egoitzan jakinarazterik egon ez bada.
  4. Zergapekoa kaudimengabe edo huts egintzat jo eta sei hilabete baino gehiago pasatu badira.
  5. Aitorpenen bitartez Zerga Administrazioari jarduera ekonomiko faltsuen, egin ez direnen edo benetan egin direnak ez beste batzuen berri eman bazaio.
  6. Egiaztatzen bada zergapekoak behar ez bezalako zerga-onurak edo -itzulketak lor ditzakeela BEZean.
  7. Sozietatea pertsona batek edo batzuek eratu ondoren, IFZ eskatzen denetik hiru hilabete pasatu baino lehen jarduera ekonomikoa ez egitea.
  8. Kapital bat hainbat sozietate eratzeko erabili dela egin egiaztatzen bada.
  9. Jarduera ekonomikoetan aritzeko ezarritako egoitza faltsua bada.
  10. Zerga-jarduketa edo -prozedura batean egiaztatzen bada ez dela jarduera ekonomikorik egin, edo sozietateak ez duela aitortutako xedea.

Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetzen dituen Araudiaren 69. artikulua


Itzuli