Pertsona juridikoei eta nortasun juridikorik gabeko eradundeei identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzea.
- Aurrerantzean zerga egoitza Bizkaian dutela ezartzen edo eratzen diren nortasun juridikorik gabeko pertsona juridikoek eta erakundeek identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzeko eskatu behar diote Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailari.
- Establezimendu iraunkorra daukaten erakunde ez-egoiliarrek identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzeko eskatu behar diote Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailari zerga-egoitza, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 12/2013 Foru Arauko 11. artikuluan ezarritakoaren arabera, Bizkaian egonez gero.
- Establezimendu iraunkorrik ez duten erakunde ez-egoiliarrek identifikazio fiskaleko zenbakia esleitzeko eskatu behar diote Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailari ordezkariaren egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan badago edo bertan egingo badituzte zergen arloko eragiketak edo zerga-ondoreak izango dituzten ekintzak edo eragiketak. Salbuespena: beste zerga administrazio batek identifikazio fiskaleko zenbakia esleitu badie, ez dute zertan beste bat eskatu.
Bizkaiko Foru Aldundiaren 205/2008 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetzen dituen Araudia onesten dueña. 30 art. (344 KB)