Informazio osagarria (iraungipenaren arrazoia, dohaintza bada)

1. 1. eranskina:

1. eranskina

2. Gozamendunaren eta jabe soilaren datuak:

 

3. Kuota:

Eraketa eta iraungipenaren likdazioa

Etetearen arrazoia DOHAINTZA edo pareko negozio juridikoa bada, 2 zutabe beteko dira:

  • Ezkerreko zutabean eraketari buruzko datuak adieraziko dira.
  • Eskuineko zutabean eteteari buruzko datuak adierazko dira. Azken kasu horretan kontuan hartu beharreko ahaidetasun maila oraingo jabe soilak usufruktudunarekiko duena izango da.

Partaidetza balioa: Finkatutako ondasunen edo haien gianeko eskubideen zenbatekoa jarri.

Gozamen-balioa: Gozamenaren zenbatekoa jarriko da, ehunekoa kontuan hartuta.

Aurreko zerga oinarriak

  • Gozamenaren jatorria "OINORDETZA" bada eta heriotzarengatik edo epemuga amaitzeagatik finkatzen bada, izendatu oinordetzari dagozkion ondasunen eta eskubideen guztizko balioa, horiek aurreko espedienteetan aitortu badira.
  • Gozamenaren jatorria "DOHAINTZA" bada eta heriotzarengatik edo epemuga igarotzeagatik finkatzen bada, jabetza soila lortzearen zerga-oinarria gehi meta daitezkeen dohaintzenak izendatu.

Zerga-oinarria: Gozamenaren balioa - salbuespenak + aurreko zerga oinarriak izango da.

Ahaidetasunagatiko txikipena: I. TALDEAN dauden ahaidetasunetarako, sortzapenen zerga-oinarriak 2014/01/1 baino lehenagokoak badira, zerga-oinarri horien zenbatekoak kontuan hartu beharko dira, agortu gabeko ahaidetasunarengatik murrizketa zehazteko.

Murrizketaren kopuruak:

Eragile beraren 650, 650-V eta 653 ereduen zerga-oinarriak batzen dira, agortu gabeko murrizketa aplikatzeko.

  • 400.000 € ahaidetasuna ezkontidea edo izatezko bikotekidea erregistratuta, aurrekoa edo ondorengoa (zuzeneko odolahaidetasuna edo adopzioa) baldin bada;
  • 40.000 €: bigarren graduko alboko odol-ahaideak (nebaarrebak).
  • 20.000 €: ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen hirugarren graduko alboko odol-ahaideak (osabaizebak eta ilobak), ezkontza bidezko aurrekoak eta ondorengoak (aitaginarreba-amaginarrebak, errain-suhiak eta ondorengoak), izatezko bikote erregistratuta eratzearen ondoriozkoak ere.
  • Laugarren graduko alboko odol-ahaideak (lehengusu-lehengusinak), ezkontza bidezko bigarren eta hirugarren graduko albo-ahaideak, urrunagoko graduetako ahaideak eta ahaide ez direnak: murrizketarik ez.

Ohiko etxebizitza erosteagatiko murrizketa: %95 x Ohiko etxebizitzaren eskuraketaren zerga-oinarria. Gehienez: 215.000 € (jabetza soilagatik zergak ordaintzean aplikatutako murrizketa metatzea).

Etxebizitza eskuratu bada eta eskuratzailea etxebizitza horretan eskualdatzailearekin bizi izan bada eskualdaketa gertatu aurreko bi urteetan, eskuraketak %95eko txikipena edukiko du zerga oinarrian, 215.000 €ko mugarekin.

Gozamendunaren heriotzagatik edo ezarritako epea igarotzea ez den arrazoi batengatik gozamenaren iraungipena

Baldin eta lehenengo jabe soilaren edo ondorengo jabe soilen jabaria gozamendunaren heriotzagatik edo ezarritako epea igarotzea ez den arrazoi batengatik sendotzen bada, eskuratzaileak bi likidazio hauetako handiena bakarrik ordainduko du:

  • edo jabaria zatitzeagatik egin gabe dagoena,
  • edo gozamena iraungitzea dakarren negozio juridikoari dagokiona.
Kuota osoa

Likidazio-oinarria karga-eskalara eramaten da, eta likidazio-oinarria eta eskualdatzailearen eta eskuratzailearen arteko ahaidetasun-maila kontuan hartuta ateratzen da zerga-tasa. I. taldeari (ezkontidea, inskribatutako izatezko bikotea, odol-ahaidetasun zuzeneko aurreko edo ondorengo, gurasotzako edo umeordea) 100eko 1,5eko tasa finkoa aplikatuko zaio.

  • I. tarifa (II. eta III. taldeak): Beste ezkontidearen edo izatezko bikotearen aurrekoak eta ondorengoak, odoleko neba-arrebak, osaba-izebak eta ilobak, aitaginarreba, amaginarreba, erraina eta suhia.
  • II. tarifa (IV taldea): Lehengusuak, osaba-izeba politikoak, koinatuak, arrotzak, etab.
Tabla en vigor Tarifa I: I Tarifa- II eta III taldeak (2018/01/01etik aurrera)
Oinarri likidakorra (€) Kuota osoa (€) Likidazio oinarriaren gainerakoa(€) Tasa %
0,00 0,00 9.230,00 5,70
9.230,00 526,11 18.450,00 7,98
27.680,00 1.998,42 18.450,00 10,26
46.130,00 3.891,39 46.110,00 12,54
92.240,00 9.673,58 92.220,,00 15,58
184.460,00 24.041,46 276.650,00 19,38
461.110,00 77.656,23 461.080,00 23,18
922.190,00 184.534,57 1.383.230,00 28,50
2.305.420,00 578.755,12 Hortik aurrera 34,58
Tabla en vigor Tarifa II II Tarifa- IV Taldea
Oinarri likidakorra (€) Kuota osoa (€) Likidazio oinarriaren gainerakoa(€) Tasa %
0,00 0,00 9.230,00 7,60
9.230,00 701,48 18.450,00 10,64
27.680,00 2.664,56 18.450,00 13,68
46.130,00 5.188,52 46.110,00 16,72
92.240,00 12.898,11 92.220,00 20,52
184.460,00 31.821,66 276.650,00 25,08
461.110,00 101.205,48 461.080,00 29,64
922.190,00 237.869,59 1.383.230,00 35,72
2.305.420,00 731.959,34 Hortik aurrera 42,56
 
 
 

Sartu beharreko kuota: Eragiketa honen emaitza izango da: kuota likidoa - aurreko kuotak.


Itzuli