Jabe soila bakoitzeko orri bat bete behar da.
Zergadunak gozamena sortu zuen pertsonarekin (kausatzailea, emailea...) duen identifikazioa eta ahaidetasuna agerraraziko dira, bai eta zein taldetakoa den ere.
Bigarren graduko alboko odol-ahaideak (neba-arrebak, ahizpak edo anaiak).
Partaidetza balioa: Finkatutako ondasunen edo haien gianeko eskubideen zenbatekoa jarri.
Gozamen-balioa: Gozamenaren zenbatekoa jarriko da, ehunekoa kontuan hartuta.
Aurreko zerga oinarriak
Zerga-oinarria: Gozamenaren balioa - salbuespenak + aurreko zerga oinarriak izango da.
Ahaidetasunagatiko txikipena: I. TALDEAN dauden ahaidetasunetarako, sortzapenen zerga-oinarriak 2014/01/1 baino lehenagokoak badira, zerga-oinarri horien zenbatekoak kontuan hartu beharko dira, agortu gabeko ahaidetasunarengatik murrizketa zehazteko.
Murrizketaren kopuruak:
Eragile beraren 650, 650-V eta 653 ereduen zerga-oinarriak batzen dira, agortu gabeko murrizketa aplikatzeko.
Ohiko etxebizitza erosteagatiko murrizketa: %95 x Ohiko etxebizitzaren eskuraketaren zerga-oinarria. Gehienez: 215.000 € (jabetza soilagatik zergak ordaintzean aplikatutako murrizketa metatzea).
Etxebizitza eskuratu bada eta eskuratzailea etxebizitza horretan eskualdatzailearekin bizi izan bada eskualdaketa gertatu aurreko bi urteetan, eskuraketak %95eko txikipena edukiko du zerga oinarrian, 215.000 €ko mugarekin.
Likidazio-oinarria karga-eskalara eramaten da, eta likidazio-oinarria eta eskualdatzailearen eta eskuratzailearen arteko ahaidetasun-maila kontuan hartuta ateratzen da zerga-tasa. I. taldeari (ezkontidea, inskribatutako izatezko bikotea, odol-ahaidetasun zuzeneko aurreko edo ondorengo, gurasotzako edo umeordea) 100eko 1,5eko tasa finkoa aplikatuko zaio.
| Oinarri likidakorra (€) | Kuota osoa (€) | Likidazio oinarriaren gainerakoa(€) | Tasa % |
|---|---|---|---|
| 0,00 | 0,00 | 9.230,00 | 5,70 |
| 9.230,00 | 526,11 | 18.450,00 | 7,98 |
| 27.680,00 | 1.998,42 | 18.450,00 | 10,26 |
| 46.130,00 | 3.891,39 | 46.110,00 | 12,54 |
| 92.240,00 | 9.673,58 | 92.220,,00 | 15,58 |
| 184.460,00 | 24.041,46 | 276.650,00 | 19,38 |
| 461.110,00 | 77.656,23 | 461.080,00 | 23,18 |
| 922.190,00 | 184.534,57 | 1.383.230,00 | 28,50 |
| 2.305.420,00 | 578.755,12 | Hortik aurrera | 34,58 |
| Oinarri likidakorra (€) | Kuota osoa (€) | Likidazio oinarriaren gainerakoa(€) | Tasa % |
|---|---|---|---|
| 0,00 | 0,00 | 9.230,00 | 7,60 |
| 9.230,00 | 701,48 | 18.450,00 | 10,64 |
| 27.680,00 | 2.664,56 | 18.450,00 | 13,68 |
| 46.130,00 | 5.188,52 | 46.110,00 | 16,72 |
| 92.240,00 | 12.898,11 | 92.220,00 | 20,52 |
| 184.460,00 | 31.821,66 | 276.650,00 | 25,08 |
| 461.110,00 | 101.205,48 | 461.080,00 | 29,64 |
| 922.190,00 | 237.869,59 | 1.383.230,00 | 35,72 |
| 2.305.420,00 | 731.959,34 | Hortik aurrera | 42,56 |
Sartu beharreko kuota: Eragiketa honen emaitza izango da: kuota likidoa - aurreko kuotak.
Data eta sinadura: Zergadunak edo aurkezleak inprimakiazalean eta 4. orrialdean sinatu behar ditu.