Agiria aurkezten dauana, aurkezpen hutsagaitik, zergaren ordainbeharra daukienen mandatari izango da, eta aurkezten dauan agiriari buruz berari egin dakiozan jakinarazpen guztiek, balio-egiaztapenari zein egin daitezan kitapenei buruzkoek alegia, eta bai izenpetu daiazan izapide guztiek be joakenei egin eta berauek izenpetu ezkero izango leukiezan balio eta eraginak eurak izango ditue.
Agiriari buruzko datuak:
X markatu hemen:
Eredua: 651-V eredua bakarrik; ereduak berak erantsita darama kontratua eranskinean.
Dokumentuan/protokoloan/ereduan jasotako dohaintzen kopurua adieraziko da.
Markatu Ibilgailuak eta Dohaintza laukia ere.
Data eta sinadura: Zergadunak edo aurkezleak inprimakiazalean eta 2. orrialdean sinatu behar ditu, 1. eranskinaz gain; 1. eranskinean emaileek eta dohaintza-hartzaileak sinatu behar dute.