Kausatzailea: Hildakoaren datuak.
Polizen datuak. Hildakoak izenpetutako poliza guztiak 652 eredu berean edo desberdinetan aurkez daitezke (zenbatekoak metatu egiten dira murrizketarako).
Ahaidetasuna
Zergadun guztiak zerrendatu behar dira eta bakoitzaren datuak zehaztu: identifikazioa eta zenduarekin daukan ahaidetasuna.
Dokumentu berean (aseguru-etxearen egiaztagiria) onuradun guztiak agertzen badira, 652 eredu bakarra aurkeztu behar da, guztiak barne. Egiaztagiria onuradun bakoitzarentzat banakatua bada, 652 eredu aurkez daitezke onuradun bakoitzeko, edo 652 eredu horretan hainbat onuradun sar daitezke.