Agiria aurkezten dauana, aurkezpen hutsagaitik, zergaren ordainbeharra daukienen mandatari izango da, eta aurkezten dauan agiriari buruz berari egin dakiozan jakinarazpen guztiek, balio-egiaztapenari zein egin daitezan kitapenei buruzkoek alegia, eta bai izenpetu daiazan izapide guztiek be joakenei egin eta berauek izenpetu ezkero izango leukiezan balio eta eraginak eurak izango ditue.
Agiriari buruzko datuak:
X bat jarri dagokion lekuan:
Markatu X bat dohaintzan, eta dokumentuan edo protokoloan jasotako dohaintzen kopurua adieraziko da.
Ezkontidea irabazpidezko erregimenean edo foru-komunikazioan duen dohaintzaren kasuan, bi dohaintza dira, ezkontide bakoitzaren erdia (salbu eta dohaintzan emandako ondasunaren izaera pribatiboa egiaztatzen bada, eta pribatiboa bada ere, foru-komunikazioan beste ezkontideak dohaintza baimendu behar du kontratuan edo eskrituran).
Data eta sinadura: Zergadunak edo aurkezleak inprimakiazalean, eta 6. orrialdetan sinatu behar ditu.