650-V ereduaren 3. orrialdea (autolikidazioa)

1. Autolikidazioa:

Autolikidazioa

Zergadun bakoitzeko orrialde bat bete behar da.

2. Zergaduna:

Contribuyente pág. 8 mod. 650

Ahaidetasuna:

Zergadun guztiak zerrendatu behar dira eta bakoitzaren datuak zehaztu: identifikazioa, zenduarekin daukan ahaidetasuna eta, minusbaliotasundun pertsona izanez gero, minusbaliotasun-gradua.

  • CY Ezkontidea.
  • PH Izatezko bikotekide erregistratuta.
  • AS Aurreko ahaidea, zuzeneko odolahaidetasuna, (aita, ama, aitite-amama,…).
  • DS Ondorengoa, zuzeneko odolahaidetasuna, (seme-alabak, ilobak,…) eta adopzioa.
  • C2 Bigarren graduko alboko odol-ahaideak (neba-arrebak, ahizpak edo anaiak).
  • C3 Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen hirugarren graduko alboko odol-ahaideak (osaba-izebak eta ilobak).
  • AA Ezkontza bidezko aurrekoak, are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere (aitaginarreba-amaginarrebak).
  • DA Ezkontza bidezko ondorengoak (errain-suhiak eta ondorengoak), are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere.
  • C4 Laugarren graduko alboko odol-ahaideak (lehengusu-lehengusinak).
  • OT Gainerako mailak eta ahaide ez direnak.

Taldea:

  • 1. Taldea:
    • Ezkontidea,
    • Erregistratutako izatezko bikotea,
    • Aurreko ahaidea, zuzeneko odolahaidetasuna, (aita, ama, aitite-amama,…),
    • Ondorengoa, zuzeneko odolahaidetasuna, (seme-alabak, ilobak,…).
  • 2. Taldea:

    Bigarren graduko alboko odol-ahaideak (neba-arrebak, ahizpak edo anaiak).

  • 3. Taldea:
    • Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen hirugarren graduko alboko odol-ahaideak (osaba-izebak eta ilobak),
    • Ezkontza bidezko aurrekoak, are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere (aitaginarreba-amaginarrebak),
    • Ezkontza bidezko ondorengoak (errain-suhiak eta ondorengoak), are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere.
  • 4. Taldea:
    • Laugarren graduko alboko odol-ahaideak (lehengusu-lehengusinak).
    • Gainerako mailak eta ahaide ez direnak.

Desgaitasun edo mendetasun mota:

  • A: Gradua %33koa edo handiagoa eta %65koa baino txikiagoa.
  • B: Gradua %33koa edo handiagoa eta %65koa baino txikiagoa, eta mugitzeko gaitasuna murriztuta.
  • C: Gradua %65koa edo handiagoa Mendetasun ertaina (I. gradua).
  • D: Gradua %75ekoa edo handiagoa eta 15 - 39 puntu bitartean besteren laguntza behar izateagatik, Mendetasun larria (II. gradua).
  • E: Gradua %75ekoa edo handiagoa eta 40 puntutik gora besteren laguntza behar izateagatik, Mendetasun oso larria (III. gradua).
3. Kausatzailearen datuak:

Kausatzailearen datuak

Kausatzailea - Eratzailea: Hildakoaren (kausatzaile) edo oinordetza-ituna eman duenaren (eratzaile) datuak.

4. Jaraunspenaren banakako zatia:

Base Imponible pag 8

5. Salbuespenak:

Reducciones pág 8 mod 650

Garrantzitsua: murrizketa 650, 650-V eta 653 ereduetan aplika daiteke (eragile eta zergadun berarentzat). Beraz, aurrez aurkeztutako veste eredu batzuetan egindako murrizketei metatzen zaie, eta oraindik kontsumitu ez den zatian bakarrik aplika daiteke.

Ahaidetasunagatiko murrizketa:

  • 400.000 € ahaidetasuna ezkontidea edo izatezko bikotekidea erregistratuta, aurrekoa edo ondorengoa (zuzeneko odolahaidetasuna) baldin bada;
  • 40.000 €: bigarren graduko alboko odol-ahaideak (nebaarrebak).
  • 20.000 €: ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen hirugarren graduko alboko odol-ahaideak (osabaizebak eta ilobak), ezkontza bidezko aurrekoak eta ondorengoak (aitaginarreba-amaginarrebak, errain-suhiak eta ondorengoak), are izatezko bikote erregistratua eratzearen ondoriozkoak ere.
  • Laugarren graduko alboko odol-ahaideak (lehengusu-lehengusinak), ezkontza bidezko bigarren eta hirugarren graduko albo-ahaideak, urrunagoko graduetako ahaideak eta ahaide ez direnak: murrizketarik ez.

Desgaitasun edo mendetasunaren ziozko murrizketa: 100.000 €

Subjektu pasiboaren desgaitasun-graduaren araberako txikipena adierazi behar da. Desgaitasun fisiko, psikiko edo zentzumenezkoa edukitzeagatiko txikipena aplikatzen bada, ez da kontuan hartu behar kausatzailearekiko ahaidetasun-gradua, ez erlazioa.

Ondore horietarako, txikipena aplikatzeko eskubidea ematen duten desgaitasunak PFEZi buruzko legeria bereziaren arabera kenkaria izateko eskubidea ematen dutenak eurak dira.

6. Likidazio-oinarria:

Likidazio-oinarria

Kuota osoa

Likidazio-oinarria karga-eskalara eramaten da, eta likidazio-oinarria eta eskualdatzailearen eta eskuratzailearen arteko ahaidetasun-maila kontuan hartuta ateratzen da zerga-tasa. I. taldeari (ezkontidea, inskribatutako izatezko bikotea, odol-ahaidetasun zuzeneko aurreko edo ondorengo, gurasotzako edo umeordea) 100eko 1,5eko tasa finkoa aplikatuko zaio.

  • I. tarifa (II. eta III. taldeak): Beste ezkontidearen edo izatezko bikotearen aurrekoak eta ondorengoak, odoleko neba-arrebak, osaba-izebak eta ilobak, aitaginarreba, amaginarreba, erraina eta suhia.
  • II. tarifa (IV taldea): Lehengusuak, osaba-izeba politikoak, koinatuak, arrotzak, etab.
Tabla en vigor Tarifa I: I Tarifa- II eta III taldeak (2018/01/01etik aurrera)
Oinarri likidakorra (€) Kuota osoa (€) Likidazio oinarriaren gainerakoa(€) Tasa %
0,00 0,00 9.230,00 5,70
9.230,00 526,11 18.450,00 7,98
27.680,00 1.998,42 18.450,00 10,26
46.130,00 3.891,39 46.110,00 12,54
92.240,00 9.673,58 92.220,,00 15,58
184.460,00 24.041,46 276.650,00 19,38
461.110,00 77.656,23 461.080,00 23,18
922.190,00 184.534,57 1.383.230,00 28,50
2.305.420,00 578.755,12 Hortik aurrera 34,58
Tabla en vigor Tarifa II II Tarifa- IV Taldea
Oinarri likidakorra (€) Kuota osoa (€) Likidazio oinarriaren gainerakoa(€) Tasa %
0,00 0,00 9.230,00 7,60
9.230,00 701,48 18.450,00 10,64
27.680,00 2.664,56 18.450,00 13,68
46.130,00 5.188,52 46.110,00 16,72
92.240,00 12.898,11 92.220,00 20,52
184.460,00 31.821,66 276.650,00 25,08
461.110,00 101.205,48 461.080,00 29,64
922.190,00 237.869,59 1.383.230,00 35,72
2.305.420,00 731.959,34 Hortik aurrera 42,56
 
 
 
7. Data eta sinadura:

Data eta sinadura: Zergadunak edo aurkezleak inprimakiazalean eta 2. eta 3. orrialdetan sinatu behar ditu, 1. eranskinaz gain.


Itzuli