650-V ereduaren 1. orrialdea

1. Kausatzailearen datuak:

Kausatzailea - Eratzailea: Hildakoaren (kausatzaile) edo oinordetza-ituna eman duenaren (eratzaile) datuak.

Euskal auzotasun zibila: Hildakoa (edo eratzailea) hil denean Euskal auzotasun badauka.

Sortzapen data: Heriotzaren data izango da, sortzapen geroratuen ustezkoetan (testamentu ahalmena erabiltzea, fideikomisoak, baldintzak, etab.) izan ezik.

2. Oinordetzaren datuak:

Oinordetza: aukeratu beharko da:

  • Testamenturik gabekoa: Kausatzaileak testamenturik egin ez badu.
  • Testamentu bidezkoa: Kausatzaileak testamentua egin badu.
  • Mistoa: Zati batean testamentuan egindako jaraunspenen kasuan.
  • Oinordetza-Ituna: Kausatzaileak oinordetza-ituna egin badu.

 

Araubide ekonomikoa: Egoera zibila ezkondua edo izatezko bikotea bazen, kausatzailearen araubide ekonomikoa jarriko da.

3. Zergadunen zerrenda:

Ahaidetasuna

Zergadun guztiak zerrendatu behar dira eta bakoitzaren datuak zehaztu: identifikazioa, zenduarekin daukan ahaidetasuna eta, minusbaliotasundun pertsona izanez gero, minusbaliotasun-gradua.

  • CY: Ezkontidea.
  • PH: Izatezko bikotekide erregistratuta.
  • AS: Aurreko ahaidea, zuzeneko odolahaidetasuna, (aita, ama, aitite-amama,…).
  • DS: Ondorengoa, zuzeneko odolahaidetasuna, (seme-alabak, ilobak,…).
  • C2: Bigarren graduko alboko odol-ahaideak (neba-arrebak, ahizpak edo anaiak).
  • C3: Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen hirugarren graduko alboko odol-ahaideak (osaba-izebak eta ilobak).
  • AA: Ezkontza bidezko aurrekoak, are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere (aitaginarreba-amaginarrebak),
  • DA: Ezkontza bidezko ondorengoak (errain-suhiak eta ondorengoak), are izatezko bikotea eratzearen ondoriozkoak ere.
  • C4: Laugarren graduko alboko odol-ahaideak (lehengusu-lehengusinak).
  • OT: Gainerako mailak eta ahaide ez direnak.
Desgaitasun edo mendetasun mota
  • A: Gradua %33koa edo handiagoa eta %65koa baino txikiagoa.
  • B: Gradua %33koa edo handiagoa eta %65koa baino txikiagoa, eta mugitzeko gaitasuna murriztuta.
  • C: Gradua %65koa edo handiagoa Mendetasun ertaina (I. gradua).
  • D: Gradua %75ekoa edo handiagoa eta 15 - 39 puntu bitartean besteren laguntza behar izateagatik, Mendetasun larria (II. gradua).
  • E: Gradua %75ekoa edo handiagoa eta 40 puntutik gora besteren laguntza behar izateagatik, Mendetasun oso larria (III. gradua).

Itzuli