Zerga-oinarria kontraprestazioaren zenbateko osoa da.
Ondoko hauek sartzen dira kontraprestazioaren kontzeptuan:
- Ondasuna ematen edo zerbitzua egiten duenaren aldeko kreditua dakarten gastu guztiak (ad.: komisioak, garraio gastuak, aseguruak, etab…). Ez dira sartzen ordainketa geroratzeagatik sortzen diren korrituak.
- Prezioari lotutako oso berariazko diru-laguntzak.
- Zergak eta kargak, BEZa eta Garraiobide Batzuen gaineko Zerga Berezia izan ezik.
- Zergaren kargapeko eragiketa suntsiarazten bada, prestazioa egin behar duen zergadunak Zuzenbidearen arabera atxikitako kopuruak.
- Eragiketaren hartzaileari jasanarazitako enbalaje eta ontzien zenbatekoa (itzul daitezkeen enbalajeak eta ontziak barne).
- Zergaren kargapeko eragiketaren hartzaileak kontraprestazio gisa (osoa edo partziala) bereganatzen dituen zorren zenbatekoa.
Ondoko hauek ez dira sartzen zerga-oinarrian:
- Kargapeko eragiketa baten kontraprestazioa edo konpentsazioa ez diren kalte-ordainak.
- Eragiketa egin aurretik edo aldi berean eta haren arabera ematen diren deskontuak eta hobariak, Zuzenbidean onartutako moduetako baten bidez frogatzen direnak.
- Bezeroaren izenean eta kontura ordaintzen diren diru kopuruak, haren berariazko agindua dela bide.