Arau orokorra

Zerga-oinarria kontraprestazioaren zenbateko osoa da.

Ondoko hauek sartzen dira kontraprestazioaren kontzeptuan:

  • Ondasuna ematen edo zerbitzua egiten duenaren aldeko kreditua dakarten gastu guztiak (ad.: komisioak, garraio gastuak, aseguruak, etab…). Ez dira sartzen ordainketa geroratzeagatik sortzen diren korrituak.
  • Prezioari lotutako oso berariazko diru-laguntzak.
  • Zergak eta kargak, BEZa eta Garraiobide Batzuen gaineko Zerga Berezia izan ezik.
  • Zergaren kargapeko eragiketa suntsiarazten bada, prestazioa egin behar duen zergadunak Zuzenbidearen arabera atxikitako kopuruak.
  • Eragiketaren hartzaileari jasanarazitako enbalaje eta ontzien zenbatekoa (itzul daitezkeen enbalajeak eta ontziak barne).
  • Zergaren kargapeko eragiketaren hartzaileak kontraprestazio gisa (osoa edo partziala) bereganatzen dituen zorren zenbatekoa.

Ondoko hauek ez dira sartzen zerga-oinarrian:

  • Kargapeko eragiketa baten kontraprestazioa edo konpentsazioa ez diren kalte-ordainak.
  • Eragiketa egin aurretik edo aldi berean eta haren arabera ematen diren deskontuak eta hobariak, Zuzenbidean onartutako moduetako baten bidez frogatzen direnak.
  • Bezeroaren izenean eta kontura ordaintzen diren diru kopuruak, haren berariazko agindua dela bide.

Itzuli