Segidako traktuko eragiketak (errentamenduak, hornidurak...)

Errentamenduetan, horniduretan eta, oro har, segidako edo etengabeko traktuko eragiketetan sortzapena hartukizun bakoitzaren prezio zatia eskatu daitekeen unean gertatzen da.

Hala ere, preziorik itundu ez bada edo, itundu arren, noiz eska daitekeen zehaztu ez bada, edo eskatzeko epealdia egutegiko urtebete baino luzeagoa bada, sortzapena urte guztietako abenduaren 31n gertatuko da eragiketa hasi denetik edo aurreko sortzapenetik igarotako denboraldiaren proportzioan.


Itzuli