Ondasun-ematea. Sortzapena

Sortzapena noiz gertatu den zehazteko, hau da, noiz gertatu den zerga-egitatea, arauak honela bereizten ditu eragiketak:

Ondasun-emate hauek: ondasuna eskuratzailearen esku jartzen deneko ondasun-ematea eta aplikatu beharreko legeriaren arabera gertatzen diren ondasun-emateak. Honelakoetan kobrantza geroago gertatzeak ez dauka inolako eraginik.

Jabetza eskualdatzen ez den ondasun-emateak (jabari-erreserbako ituna edo beste edozein etendura-baldintza duen salmenta-kontratua, errentamendu eta ondasun-salmentako kontratua edo bi alderdiak lotarazten dituen jabetza-transferentziaren klausuladun kontratua dela bide egiten direnak). Honelakoetan sortzapena ondasuna eskuratzailearen esku jartzen denean gertatzen da.

Eskritura publikoa egilestea; eskritura publikoa egilesten den unean jotzen da eskuratzailearen esku jarritzat, bertan ezarritakoaren arabera beste une batean geratu dela ondorioztatu ezean.

Ordainketa aurreratuak; honelakoetan sortzapena kobrantza egiten denean gertatzen da, kasu jakin batean izan ezik: Batasunaren barruko ondasun-eskuraketak.


Itzuli