Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunek beren jardunean ari direla egiten dituzten eragiketak direla- eta faktura eta haren kopia egin beharko dituzte baldin eta jarduera ekonomikoen etekinak lortu badituzte, kontuan hartu gabe zein araubideren pean dauden Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ondorioetarako.
Bizkaiko Foru Aldundiko 4/2013 fakturazio-betebeharrei buruzko arautegian fakturazio-sistemaren oinarrian bi faktura daude:
Eragiketaren hartzailea enpresaburua edo profesionala bada (eta hala badihardu), eragiketari dagokion zerga sortu eta hurrengo hilean egin behar dira fakturak, hain zuzen, hil horren 16aren aurretik.