Atxikitako irabazien kalkulua

Oro har, jarduera bati lotutako ondasunen ondoriozko ondareirabazi eta galerak kalkulatzeko haien esterentze-balioaren eta eguneratu ondoko kontabilitateko balioaren arteko kenketa egingo da. Kontabilitateko balioa eskuraketa-prezioa edo ekoizpen-kostua edo lotura balioa izango da, amortizazioen batura kenduta, hala behar denean.

Kontabilitateko balio garbia jarraiko erregelen arabera kalkulatuko da:

  • Eskuraketa-balioak eta egindako amortizazioak eguneratuko dira, eskuraketa egin zen urteari edo amortizazioa zuzkitu zen urteari dagokion koefizientea aplikatuta.
  • Moneta zuzenketako koefizienteak elementuaren gainbalioa deuseztatu arte aplikatuko dira.