Errentamenduak

Azaroaren 9ko 1994/7 FORU ARAUA, Balio Erantsiaren Gaineko Zergari buruzkoa

20. artikulua. Barne eragiketetako salbuespenak.
Bat. Zerga honetatik ondoko eragiketak salbuetsiko dira

23. Honako Foru Arau honen 11. artikuluan xedaturik dagoenaren arabera, zerbitzutzat hartzen diren errentamenduak, eta eduki eta luperketako ondasun-eskubideak eratu eta eskualdatzea, baldin eta eskubideok gaitzat ondoko ondasunak badituzte erregimen iragankorrari buruz.

  1. Lurrak, landa-finka bat ustiatzeko erabiltzen diren nekazaritzako eraikuntza higiezinak barne.
    Salbuetsirik daude lurraren ustiapenarekiko lokabe den abeltzaintzan erabiltzen diren eraikuntza higiezinak, baldin eta beroriek jarduerei lotuta badaude.
  2. Lurrekin batera errentatzen diren eta etxebizitza soilik izatea xede duten eraikuntzak edo berauen zatiak, garajeak eta etxebizitzen osagarrizko eraskinak eta altzariak barne.
    Salbuespenaz ate daude:
    1. Ibilgailuen estazionamendurako lurren errentamendua.
    2. Ondasunak, merkataritzako gaiak edo ekoizkinak gordailatu edo biltegiratzeko, edo enpresa-jarduera baten elementuak instalatzeko lurren errentamendua.
    3. Erakusketa edo publizitaterako lurren errentamenduak.
    4. Lur edo etxebizitzak erosteko aukera duten errentamenduak, baldin eta lur edo etxebizitza horien ematea Zergari loturik eta hartatik salbuetsi ez badago.
    5. Apartamentu edo etxebizitza jantzien errentamenduak, errentaria ostalaritzaren berezko zerbitzu osagarrietariko bat ematera behartuz gero, hala nola, jatetxe, garbiketa, arroparen ikuzketa edo antzeko zerbitzu batzuk.
    6. Azpierrentan emateko diren eraikinen edo berauen zati baten errentamenduak.
    7. Hiri Errentamenduei buruzko Legean xedaturik dagoenaren arabera etxebizitza gisa berdinetsirik dauden eraikinen edo berauen zati baten errentamendua.
    8. Aurreko a ), b ), c ) eta f ) puntuetan aipatu diren ondasunen gaineko eduki edo luperketako ondasun-eskubideen eraketa edo eskualdaketa.
    9. Azalerako ondasun-eskubideen eraketa edo eskualdaketa.