Aholkulariak BizkaiBai sisteman

Bizkaiko Foru Ogasunean gainerakoen izenean jardun nahi duten pertsonek edo erakundeek ondorik adierazten diren bi izapideak egin behar dituzte BizkaiBai sisteman aholkulari gisako alta-egoera eskuratzeko.

Bi izapide horiek aldi berean baina modu lokabean burutzen dira; beraz, ez dago zertan bata amaitu bestea abiarazteko, eta ez dago zertan hemen azaltzen diren ordenan nahitaez gauzatu:

  1. Sinadura elektronikorako ziurtagiria eskatu behar da, Bizkaiko Foru Ogasunaren bulego birtualerako sarbidea atzeman ahal izateko. Ziurtagiri hori HIRITARRARENA edo ERAKUNDEARENA izan behar da, jardueraren titularra pertsona fisikoa edo juridikoa den.
  2. Gainerakoen ordezkari legez aitorpenak modu telematikoan aurkezte aldera Foru Aldundiak hitzarmena sinaturik dueneko lanbide elkargo edo elkarteetako baten kide egin behar dira, baldin kide ez badira, eta hitzarmen horrekiko eratxikipen-klausula sinatu. Baldin eta jardueraren titularra erakunderen bat bada, Hitzarmenarekiko eratxikipena pertsona juridikoaren izenean gauzatu behar da.
    Ondokoa da Elkargo eta Elkarte horien zerrenda:
    zerrenda

Eragiketa hori burutu dela jakiteko seinalea ondokoa da: sinadura elektronikoaren bidez bulego birtualera sartzean erabiltzeko moduan agertuko da “Bezeroen kudeaketa” deritzon aukera.