353 Eredua. Erakunde taldea agregatua

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren autolikidaziorako 353 eredua onetsi da: «Erakunde taldea. Eredu agregatua. Hileko autolikidazioa.»

Eredu hau erakunde taldeko sozietate nagusiak aurkeztu behar du, BEZari buruzko azaroaren 9ko 7/1994 Foru Arauko 163 quinquies.Bi artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz; bertan taldeko erakundeetatik (Erakunden Taldeen aplikatzea hautatu dutenen) likidazioaldiko banako autolikidazioak jaso behar dira.

Eredu hori bide telematikoan soilik aurkez daiteke, 3198/2012 FAko 3. artikuluan ezarritako baldintzak beteta eta han finkatutako prozedurari jarraituz.