Subjektu pasiboek eredu hau erabiliko dute, baldin eta:
- BEZaren araubide erraztuaren barruan badaude, BEZari buruzko Foru Arauaren 122 eta 123. Artikuluetan xedatutakoaren arabera, dena dela, subjektu pasibo horiek ez dute eredu hau erabiliko, berari uko egin badiote.
- Ondasun higiezinen errentamenduko jardueraren zioz araubide orokorraren barruan daudenek ere erabili egingo dute eredu hau.