OE-EJD gaineko Zergaren subjektu pasiboek haren autolikidazioa aurkeztu behar dute (OEEJDZi buruzko 1/2011 Foru Araua, 67. art.).
Zerga Administrazioak aurkezten zaizkion autolikidazioak eta aitorpenak eta haiei atxikitako agiriak berrikusi ahal izango ditu zerga-arautegia zuzen aplikatu den eta adierazitako datuak berak dituenekin bat datozen egiaztatzeko (2/2005 ZFAO, 123. art.).
2/2005 ZFAOko 234. artikuluan administrazioarekiko diru-erreklamazioa ekar dezaketen egintzak zehaztu dira: behin-behineko likidazioak, salbuespen ukapenak…); horien kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da egintza eman duen organoaren aurrean edo administrazioarekiko diru-erreklamazioa FAEAren aurrean.
Arau orokorra da zerga-oinarria eskualdatzen den ondasunaren edo eratu edo lagatzen den eskubidearen balio erreala dela (1/2011 Foru Araua, 12.1 art.).
Hala ere, Administrazioak egiaztatu ahal izango du aitorpenean ezarritako eskualdatutako ondasunen eta eskubideen, sozietate eragiketaren edo egintza juridiko dokumentatuaren balioa haren balio erreala denez (1/2011 Foru Araua, 60.1 art.)
Horretarako balioak egiaztatzeko prozedura erabiltzen da.
Oro har, balorazioaren emaitza behin-behineko likidazioarekin batera jakinarazten da; likidazioan egiaztatutako balioa hartuko da erreferentziatzat zerga-oinarria finkatzeko.
BEEren kontra ezin da aurkeztu berraztertzeko errekurtsorik ez administrazioarekiko diru-erreklamaziorik; aitzitik, horiek aurkaratzeko prozedura berezia dago: peritu-tasazio kontrajarria.
Prozedura horrek helburu bat bakarrik dauka: eskualdatutako ondasunak edo eratu edo lagatako eskubidearen balio erreala ezartzea interesduna bat ez datorrenean Administrazioaren egiaztapenaren ondoriozko balorazioarekin.
Likidazioaren kontra berraztertzeko errekurtsoa edo administrazioarekiko diru-erreklamazioa soilik aurkeztu daiteke.
Balioak egiaztatzea
Peritu-tasazio kontrajarria