Bestelako ondasun higikorren eskualdaketa

6/2012 FORU DEKRETU ARAUEMAILEA, baloreen eskualdaketek Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan zein Balio Erantsiaren gaineko Zergan izango duten zerga-tratamendua ezartzen da.

Artikulu bakarra. Baloreen eskualdaketa.
  1. Baloreen eskualdaketa, bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatzeko onartutakoena edo onartu ez direnena, BEZatik edo OE-EJD zergatik salbuetsita egongo da.
  2. Aurreko zenbakian xedatutakotik salbuetsita geratzen dira bigarren mailako merkatu ofizial batean onartu ez diren baloreak, bigarren mailako merkatuan egindakoak, baldin eta baloreeskualdaketa horien bidez balore horiek ordezkatzen dituzten erakundeen jabetzako higiezinen eskualdaketari dagokion zerga saihestu nahi izan bada. Kasu horretan, ondasun higiezinen kostu bidezko eskualdaketa gisa dagokien tributua ordaindu beharko dute