Ondare higikorren eskualdaketak

Orokorrean, higiezinen eta abereen eskualdaketak KOEren mendekoa daude eta %4 aplikatuko da, baita haien gaineko eskubideak eratu eta lagatzen direnean ere, salbu eta berme-eskubide errealak eratu eta lagatzen badira edo FA 1/2011ko artikulu 13 f) letran ezarritako kasuetako batean bagaude.

 13. artikulua. Karga-tasa.

f) Ehuneko 0, baldin eta bi baldintza hauek betetzen badituzte:
 
1. Partikularrek enpresaburuei edo profesionalei honako ondasun hauek eskualdatzen dizkietenean:
 
- BEZri buruzko 7/1994 FAren eranskineko zazpigarren atalean jasotako berreskuratze-materialak.
- Txatar bihurtzeko ibilgailuak.
- Urrezko, platinozko, harribitxizko eta beste metal batzuetako objektuak.
 
 
2. Enpresaburuek edo profesionalek inguruabar hauek betetzen badituzte:
 
- Beren jarduera gauzatzean eskuratzen dituzte ondasunak edo eskubideak.
- Birsaltzaileak dira.
- Ezin dute aplikatu BEZari buruzko 7/1994 FAren IX. tituluko IV. kapituluan araututako araubide berezia.
 
 
Ondorio horietarako, enpresaburu edo profesional birsaltzailetzat hartuko da erosi edo inportatu dituzten ondasunak eman ohi dituen pertsona edo erakundea, ondoren saltzeko.

 

Araubidea

1/2011 FORU ARAUA, martxoaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen Gaineko Zergari buruzkoa. (BAO Martxoaren 31ekoa) (224 KB)


Itzuli