Etxebizitza ez diren higiezinak

1. Kostubidezko Ondare Eskualdaketen (KOE) mendekoak

Oro har, KOEren mendekoak dira partikularrek saltzen dituztenak eta sustatzaileak ez diren BEZen subjektu pasiboek saltzen dituztenak (hau da, bigarren eskualdaketan saltzen direnak). Lursailen kasuan, zailagoa da BEZ edo KOEren mende dagoen erabakitzea, zenbait xehetasunen mende dagoelako.

2. BEZen MENDEKOAK

Oro har, BEZen mende egongo dira sustatzaile batek eta sustatzailea ez den baina BEZen subjektu pasiboa den batek saltzen dituztenak, %100 kendu ahal duen BEZen subjektu pasibo bati salduz gero, salbuespenari uko egin bazaio. Lursailen kasuan zailagoa da, BEZ edo KOEren mende dagoen erabakitzea zenbait xehetasunen mende dagoelako.

BEZen mende dagoenean eta dokumentu publikoan dagoenean, Egintza Juridiko Dokumentatuen zerga ordainduko da (etxebizitza ez diren higiezinez ari gara).


Itzuli