Zatitugabeziaren amaiera. Jabekidetasuna deuseztatzea

Egintza Juridiko Dokumentatuen kuota mailakatuaren mendean egongo da (% 0,5, notariotzako agiriak) baldin eta baldintza hauek gertatzen badira:

 

  • Eskritura publikoa dago.
  • Eduki ekonomikoa edo baloragarria dauka.
  • Jabetza Erregistroan, Merkataritza Erregistroan, Kooperatiben erregistroan eta Ondasun Higiezinen Erregistroan inskribatu ahal da.
  • Ez zaio atxikitzen Kostubidezko Ondare Eskualdaketei edo Sozietate eragiketei, ezta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari ere.
    • Subjektu pasiboa: Deuseztapenean adjudikaziodun den pertsona.
    • Zerga-oinarria: Jabekidetasuna deuseztatuko den higiezinaren balio aitortuaren % 100. Ezin da aplikatu Gutxieneko Balio Eratxikigarria
    • Zerga-tasa: % 0,5

 

1/2011 FA OE-EJD 44. art. (221 KB)


Itzuli