Eragiketak 600 ereduarekin

Autolikidazio-eredu bat aurkeztu beharko da subjektu pasibo bakoitzeko eta ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren peko zerga-egitate (egindako eragiketa) bakoitzeko. Eredu bakarra beteko da zerga-egitate bakoitzeko, baldin eta eragiketa ezkontza-sozietate baten alde egiten bada eta sozietate horren araubide ekonomikoa irabazpidezko sozietatea edo ondasunen foru-komunikazioa bada.

Baldin eta dokumentu berean karga-tasa desberdinak dituzten eskualdaketak egiten badira, gutxienez eredu bat bete beharko da haietako bakoitzeko.

 

600 ereduak 5 orri ditu,

  • 1. orria: autolikidazioa
  • 2., 3., 4. eta 5. orriak, non adierazten baitira ezkontza-erregimena eta beste ezkontidearen datuak, eskualdatzailearen datuak, hiri-finka, erantzukizunpeko adierazpena, landa-finka.
  • Orri bakoitzak 3 kopia dakartza: bat interesdunarentzat, beste bat Administrazioarentzat eta beste bat Bankuarentzat (azken hori soberan egongo da eragiketa salbuetsita dagoenean).
  • Eragiketa salbuetsita ez badago, eredua aurkeztu baino lehen ordainketa egin behar da.

Itzuli